[Librezale] Euskarazko Interneten Eguna

Manex Garaio manex a bildua domeinuak.eus
As, Maiatza 9, 10:10:30, CEST 2017


Kaixo!

Maiatzaren 17an bigarren urtez jarraian komunitatearekin elkarlanean
Euskarazko Interneten Eguna ospatuko dugu, eta Librezale ere bertan egotea
gustatuko litzaiguke.

Aurtengo Internet Egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean
eragitea izango da. Horretarako, PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek,
Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean landu eta komunitatearekin
gauzatu nahi dugun proiektua aurkeztuko dugu.

Ekitaldia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an,
asteazkena, arratsaldeko 19.00etan.

Etorri nahi baduzue hemen eman dezakezue izena.

Azpeitin ikusiko gara!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170509/72f67970/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list