Kaixo!

Maiatzaren 17an bigarren urtez jarraian komunitatearekin elkarlanean Euskarazko Interneten Eguna ospatuko dugu, eta Librezale ere bertan egotea gustatuko litzaiguke.

Aurtengo Internet Egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Horretarako, PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean landu eta komunitatearekin gauzatu nahi dugun proiektua aurkeztuko dugu.

Ekitaldia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan.

Etorri nahi baduzue hemen eman dezakezue izena.

Azpeitin ikusiko gara!