[Librezale] Audacity Euskarazen locale egokia

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Uzt 26, 21:00:52, CEST 2017


ar., 2017.eko uztren 25a 12:30(e)an, dooteo igorleak idatzi zuen:
> Egnon guztioi
> 
> 
> On al., 2017.eko uztren 24a 12:41, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
>> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> uztaila 23 21:15):
>>> Hau da esan nahi nuena.
>>>
>>> "Jamesen azken mezua":
>>> https://sourceforge.net/p/audacity/mailman/message/35950135/
>>>
>>> "Azalpenen bat", zehazki zergatik uste dugun 'eu' kodean ezin duela
>>> jarraitu urteetan izan duten hori, pisuzko arrazoiren bat.
>>>
>>> Lehen mezuan ere ez genuen azalpen zehatzik eman eta ez dakit zein
>>> neurritan hor esaten duen "given that we do not speak Basque and do
>>> not know the ins and outs" horrekin "ez gara enteratu" ala "ez dugu
>>> enteratu nahi" ulertu behar den, agian zuzenagoa da saltsatan ez
>>> sartzea.
>> Mezuan bertan adreilu modura ez baina kanpo-dokumentu gisa azalpen
>> zehatzek badute tokia justifikazio modura eta egitate zehatzak dira.
>>
>> Benetako euskarazko itzulpena %100ean osatuta dagoela ere (zorionak!)
>> beste datu esanguratsu bat da. Hau da, ikusiko dute polemika bila ez
>> goazela, gure lana txukun eta xuxen egitera baizik.
>>
>> Bestalde, ez dut uste inork bestea (XArena) kentzea eskatu duenik,
>> dagokion hizkuntza-kodea ematea baizik. Aurreko mezu batean aipatu
>> nuen moduan, 'eu_EU'k ez dauka ez hanka ez bururik. Gureari dagokiona
>> ematea eskatzea zilegi ez ezik beharrezkoa ere bada (ezta?), aldi
>> berean konpromisorako prest gaudela ere azalduz.
>>
>> Hau guztia, noski, nire iritzia besterik ez da ;)
>>
> 
> Barkatuko didazue hain berandu erantzuteagatik, lan berri baten hasi
> naiz duela aste gutxi batzuk eta lanpetuta ibili naizelako.
> 
> 'eu' kodea ezinezkoa da erabiltzea GNU'ren lokalizazioko zerrendan [1]
> ez delako agertzen, eta zerrenda horretam guztiak hizkuntza_KOKALEKUA
> formatuan planteatuta dagoelako, soilik bi salbuespen daude daude : C
> eta POSIX. James-ek harridura beraz ulertzekoa da. Zerrenda ofiziala
> ezagutzeko Debian sisteman nahikloa da supererabiltzaile gisa hau
> lantzen bada:
> 
>     # dpkg-reconfigure locales
>                                 ▒   │
>     [ ] et_EE.UTF-8 UTF-8
>     [ ] eu_ES ISO-8859-1
>     [*] eu_ES.UTF-8 UTF-8
>     [ ] eu_ES at euro ISO-8859-15
>     [ ] eu_FR ISO-8859-1
>     [ ] eu_FR.UTF-8 UTF-8
>     [ ] eu_FR at euro ISO-8859-15

Aipatzen duzun sintaxi hau, GNUk jarraitzen duena da [1]:
   language[_territory[.codeset]][@modifier]

Beste software eta protokolo batzuek kode sistema desberdinak dituzte
(HTMLrena[2], Javarena[3]...). Hori gutxi balitz, hauetatik desberdinak
diren beste estandar batzuk ere badaude[4]. Eta tokirik gabe geratzen
diren egoerak argitzeko (adibidez, dialektoak eta hizkuntz-barianteak),
estandar berriak abian daude[5]. Gai hau oso zabala da eta ez naiz luzatuko.

> 
> Guk eskatu beharrekoa honakoak dira: "eu_ES" eta "eu_FR", iparraldekoek
> besterik eskatzen ez duten bitartean bi kodeetan itzulpen berdina
> erabiltzeko. Iparraldekoek haien egokitzapena egiteko asmoa edukiz gero,
> 'eu_FR' kodea erabiltzeko aukera edukiko lukete.
> 

Audacityko locale gehienek hizkuntza kodea bakarrik daukate:
https://github.com/audacity/audacity/tree/master/locale

Argi dago Audacityk beharrezkotzat hizkuntza kodea bakarrik duela (ez da
GNUren kasu bera). Gainera, locale bat baino gehiago mantentzeak lan
gehiago suposatzen du eta kudeaketa zailtasun batzuk ere sortzen ditu.
Beraz, nik locale bakarrarekin jarraituko nuke. Posible bada "eu"
izenekoa, Xabier Aramendirenari beste bat jarriz. Oraingoz posible ez
bada, bat Jamesek jar diezaiola gureari berak aipatu zuena (eu_ES).

[1] GNUren locale izenak: https://labur.eus/zeini
[2] HTMLren locale izenak: https://labur.eus/zcshL
[3] Javaren locale izenak: https://labur.eus/Vywu3
[4] https://en.wikipedia.org/wiki/ISO_3166
    https://en.wikipedia.org/wiki/ISO_639
[5] ISO 639-6:2009 https://www.iso.org/standard/43380.html

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


More information about the Librezale mailing list