[Librezale] [iso-codes] galesera web zuhaitza izan denekoa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 17, 16:56:12, CEST 2017


Aupa,

Ez dakienarentzat, hizkuntzen eta herrialdeen izenak lokalizatzeko
Debian pakete baten izena da iso-codes [1]. Sisteman instalatuta
badago, gettext liburutegia darabilen zeinahi kodek 'iso_639' edo
'iso_1366' domeinuetan hizkuntza- eta herrialde-izenak erabili ahal
izango ditu, locale kodea argumentu bezala pasata.

Tira, kontua da iso-codes paketea darabilen aplikazio bat erabiltzean
"Web Zuhaitza" izeneko hizkuntza batekin egin dudala topo; galeserari
dagokio ('cy') [2]. Iraganean arazo hau ikusia nuen eta urte batzuen
ausentzia eta gero, berriro tokatu zait muturraren aurrean.

Ikusi dudanez proiektua TranslationProject [3] bidez kudeatzen da.
Inork izango luke momentu batean arazotxo hau konpontzeko tarterik?
Eskerrik asko!

Honez gain, gaur egun zenbait liburutegik eta sistema eragilek CLDR
hartzen dute oinarrizko lokalizazio-datuak eskaintzeko iturri gisa
(Mac, iOS eta Androidek, nik dakidala behintzat) eta ISO 639 eta 3166
agian pixka bat alboan geratu dira.

Dena den, iso-codes paketearen kasuan konturatu naiz hizkuntzen
fitxategia nahiko zaharkituta dagoela eta era berean herrialdeen
fitxategiak oso laburra dirudi.

Inor animatzen bada, ondorengo ariketa proposatuko nuke: CLDRko
datuetan oinarrituta [4] iso-codes paketea osatu eta txukuntzea. JSON
eta PO analizatzaile bana erabilita ariketa erraza izango da edozein
programazio-lengoaiatan. Gero noski berrikusi egin beharko litzateke
emaitza, zuhaitz gehiago ez dugula ziurtatzeko behinik behin. Animatu!

Julen.

[1] https://pkg-isocodes.alioth.debian.org/
[2] https://anonscm.debian.org/cgit/pkg-isocodes/iso-codes.git/tree/iso_639-3/eu.po#n7542
[3] https://translationproject.org/
[4] https://github.com/unicode-cldr/cldr-localenames-full/blob/master/main/eu/


More information about the Librezale mailing list