[Librezale] Audacity Euskaraz eskaria
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
As, Uzt 25, 12:30:01, CEST 2017
Egnon guztioi
On al., 2017.eko uztren 24a 12:41, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> uztaila 23 21:15):
>> Hau da esan nahi nuena.
>>
>> "Jamesen azken mezua": https://sourceforge.net/p/audacity/mailman/message/35950135/
>>
>> "Azalpenen bat", zehazki zergatik uste dugun 'eu' kodean ezin duela jarraitu urteetan izan duten hori, pisuzko arrazoiren bat.
>>
>> Lehen mezuan ere ez genuen azalpen zehatzik eman eta ez dakit zein neurritan hor esaten duen "given that we do not speak Basque and do not know the ins and outs" horrekin "ez gara enteratu" ala "ez dugu enteratu nahi" ulertu behar den, agian zuzenagoa da saltsatan ez sartzea.
> Mezuan bertan adreilu modura ez baina kanpo-dokumentu gisa azalpen
> zehatzek badute tokia justifikazio modura eta egitate zehatzak dira.
>
> Benetako euskarazko itzulpena %100ean osatuta dagoela ere (zorionak!)
> beste datu esanguratsu bat da. Hau da, ikusiko dute polemika bila ez
> goazela, gure lana txukun eta xuxen egitera baizik.
>
> Bestalde, ez dut uste inork bestea (XArena) kentzea eskatu duenik,
> dagokion hizkuntza-kodea ematea baizik. Aurreko mezu batean aipatu
> nuen moduan, 'eu_EU'k ez dauka ez hanka ez bururik. Gureari dagokiona
> ematea eskatzea zilegi ez ezik beharrezkoa ere bada (ezta?), aldi
> berean konpromisorako prest gaudela ere azalduz.
>
> Hau guztia, noski, nire iritzia besterik ez da ;)
>
Barkatuko didazue hain berandu erantzuteagatik, lan berri baten hasi
naiz duela aste gutxi batzuk eta lanpetuta ibili naizelako.
'eu' kodea ezinezkoa da erabiltzea GNU'ren lokalizazioko zerrendan [1]
ez delako agertzen, eta zerrenda horretam guztiak hizkuntza_KOKALEKUA
formatuan planteatuta dagoelako, soilik bi salbuespen daude daude : C
eta POSIX. James-ek harridura beraz ulertzekoa da. Zerrenda ofiziala
ezagutzeko Debian sisteman nahikloa da supererabiltzaile gisa hau
lantzen bada:
# dpkg-reconfigure locales
▒ │
[ ] et_EE.UTF-8 UTF-8
[ ] eu_ES ISO-8859-1
[*] eu_ES.UTF-8 UTF-8
[ ] eu_ES a bildua euro ISO-8859-15
[ ] eu_FR ISO-8859-1
[ ] eu_FR.UTF-8 UTF-8
[ ] eu_FR a bildua euro ISO-8859-15
Guk eskatu beharrekoa honakoak dira: "eu_ES" eta "eu_FR", iparraldekoek
besterik eskatzen ez duten bitartean bi kodeetan itzulpen berdina
erabiltzeko. Iparraldekoek haien egokitzapena egiteko asmoa edukiz gero,
'eu_FR' kodea erabiltzeko aukera edukiko lukete.
Oaintxearte,
Dooteo
More information about the Librezale
mailing list