[Librezale] Audacity Euskaraz eskaria
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 24, 12:41:30, CEST 2017
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
uztaila 23 21:15):
>
> Hau da esan nahi nuena.
>
> "Jamesen azken mezua": https://sourceforge.net/p/audacity/mailman/message/35950135/
>
> "Azalpenen bat", zehazki zergatik uste dugun 'eu' kodean ezin duela jarraitu urteetan izan duten hori, pisuzko arrazoiren bat.
>
> Lehen mezuan ere ez genuen azalpen zehatzik eman eta ez dakit zein neurritan hor esaten duen "given that we do not speak Basque and do not know the ins and outs" horrekin "ez gara enteratu" ala "ez dugu enteratu nahi" ulertu behar den, agian zuzenagoa da saltsatan ez sartzea.
Mezuan bertan adreilu modura ez baina kanpo-dokumentu gisa azalpen
zehatzek badute tokia justifikazio modura eta egitate zehatzak dira.
Benetako euskarazko itzulpena %100ean osatuta dagoela ere (zorionak!)
beste datu esanguratsu bat da. Hau da, ikusiko dute polemika bila ez
goazela, gure lana txukun eta xuxen egitera baizik.
Bestalde, ez dut uste inork bestea (XArena) kentzea eskatu duenik,
dagokion hizkuntza-kodea ematea baizik. Aurreko mezu batean aipatu
nuen moduan, 'eu_EU'k ez dauka ez hanka ez bururik. Gureari dagokiona
ematea eskatzea zilegi ez ezik beharrezkoa ere bada (ezta?), aldi
berean konpromisorako prest gaudela ere azalduz.
Hau guztia, noski, nire iritzia besterik ez da ;)
Julen.
More information about the Librezale
mailing list