[Librezale] Audacity Euskaraz eskaria
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 18, 11:54:38, CEST 2017
Aupa Osoitz,
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
uztaila 18 11:30):
> Aupa,
>
> Ez dakit azkenean ze erabaki artuko duten kode eta izenen kontura baina atea
> ireki digute.
Uste dut testuingurua falta dela mezu honetan. Aurrekoan aipatu zenuen
posta-zerrenda begiratu dut eta hari honi buruz ari zarela esango
nuke:
https://sourceforge.net/p/audacity/mailman/message/35948805/
Hortik tiraka, konturatu 'eu_EU' kodeak zentzurik ez duela, 'EU' ez
baita herrialde-kodea.
Gero, txantxetan esango zenuen 'eu_XA' erabiltzeko baina hori baliozko
kode bat da eta erreserbatuta dago (beste hainbat koderen artean)
erabiltzaileek egoki ikusten duten beharretarako.
Guk lanean adibidez pseudolokalizazioei 'XA' herrialde-kodea gehitu
izan diegu. Erabilpen legitimoa da erabat [1]. Guri dagokigun kasuan
'eu_XA'k erabat egokia dirudi.
Ikusi dut lehenik eta behin osatutako lokalizazio bat eskatzen dutela.
Egin dezagun hori. Horren ondotik, zera proposatuko nieke: gurea 'eu'
gisa hartzea, bestea 'eu_XA' gisa erabiltzea. Ahal dela, ez ditzagun
bazterrak nahas 'eu_EU' eta 'eu_ES' bezalakoekin.
Julen.
[1] https://en.wikipedia.org/wiki/ISO_3166-1_alpha-2#XA
More information about the Librezale
mailing list