[Librezale] Uztaileko proiektua, LibreOfficen laguntza-fitxategiak

Asier Sarasua asier.sarasua a bildua gmail.com
Ost, Uzt 12, 09:54:57, CEST 2017


Kaixo.

LibreOfficen laguntza itzultzen ibili naiz azken hilabetean. Nahikotxo lan
aurreratu dut: 5.3 adarrean 122.000 hitz bazeuden itzuli gabe eta 32.
hizkuntzarik itzuliena baginen, master adarrean 36.000 hitz faltan utzi dut
momentuz eta 16. hizkuntzarik itzuliena izatera igaro gara.

Librezaleko blogean artikulu bat idatzi nahi nuke hori dena azalduz, eta
itzulpen hau uztaileko proiektu modura proposatuz.

Bai?

Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170712/c7eba4b2/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list