[Librezale] Telegram.eus eta Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Urt 2, 09:23:55, CET 2017


Aupa,

Dakizuenez Telegram euskaratzeko proiektua Transifexen 2013ko abendutik
geldi zegoen, aurten hizkuntzaren koordinazio lana nik hartu nuen posta
zerrenda honetan hala eskaini zitzaidanean

Aurretik proiektuan lanean aritutako guztiei mezu bat bidali nien nire
asmoa azalduz eta baita proiektuaren ardura beste inork nahi bazuen
berehala pasatzeko prest agertu nintzen, baina inork ez zuen testigua hartu
eta orduak eman ditut Android, iOS eta Mac OS X bezeroak euskaratzen eta
zuzentzen, ez naiz bakarra izan baina Transifexen ikusi daiteke itzulpen
kate bakoitzaren egilea zein den.

@euskaltelegram kanal ere sortu genuen hizkuntza fitxategiak zabaltzeko,
eta hitza zabaldu genuen, euskarazko baliabideak bildu genituen eta
Argiaren laguntzarekin entzute zabala izan zuen artikulu bat idatzi genuen.

Baliabideen biltoki baten beharra azaldu zen gure Telegram taldean eta
Librezaleren Wikian biltzea proposatu nuen nik, inor hori mantentzeko prest
agertuz gero.

Orain dela hiru egun Transifex bitartez Bitarlan enpresatik idatzi zidaten
Telegram.eus sortzeko asmoa azalduz, eta bertan baliabideen bilgune bat
egin nahi zutela.

Gaur Twitter bidez iragarri dute, oraingoz behintzat artikulurako gure
Telegram taldean guztion artean bildu genituen baliabideak agertzen dira.

Ulertzen ez dudan gauza bat dago: Zergatik agertzen da Eusko Jaurlaritzaren
logotipoa webgune horretan?

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170102/805ed0d3/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago