Aupa,

Dakizuenez Telegram euskaratzeko proiektua Transifexen 2013ko abendutik geldi zegoen, aurten hizkuntzaren koordinazio lana nik hartu nuen posta zerrenda honetan hala eskaini zitzaidanean

Aurretik proiektuan lanean aritutako guztiei mezu bat bidali nien nire asmoa azalduz eta baita proiektuaren ardura beste inork nahi bazuen berehala pasatzeko prest agertu nintzen, baina inork ez zuen testigua hartu eta orduak eman ditut Android, iOS eta Mac OS X bezeroak euskaratzen eta zuzentzen, ez naiz bakarra izan baina Transifexen ikusi daiteke itzulpen kate bakoitzaren egilea zein den.

@euskaltelegram kanal ere sortu genuen hizkuntza fitxategiak zabaltzeko, eta hitza zabaldu genuen, euskarazko baliabideak bildu genituen eta Argiaren laguntzarekin entzute zabala izan zuen artikulu bat idatzi genuen.

Baliabideen biltoki baten beharra azaldu zen gure Telegram taldean eta Librezaleren Wikian biltzea proposatu nuen nik, inor hori mantentzeko prest agertuz gero.

Orain dela hiru egun Transifex bitartez Bitarlan enpresatik idatzi zidaten Telegram.eus sortzeko asmoa azalduz, eta bertan baliabideen bilgune bat egin nahi zutela.

Gaur Twitter bidez iragarri dute, oraingoz behintzat artikulurako gure Telegram taldean guztion artean bildu genituen baliabideak agertzen dira.

Ulertzen ez dudan gauza bat dago: Zergatik agertzen da Eusko Jaurlaritzaren logotipoa webgune horretan?

Osoitz