[Librezale] Gabonetan juntadizoa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Urt 1, 22:50:30, CET 2017


ig., 2017.eko urtren 01a 17:58(e)an, asier iturralde igorleak idatzi zuen:
> asier iturralde<asier.iturralde at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko abendua 31 19:17):
> 
>>
>>
>> asier iturralde<asier.iturralde at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko abendua 31 15:16):
>>
>> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko abendua
>>> 30 22:35):
>>>
>>> AKTA
>>>>
>>>> Zarautzen bildutako ordezkaritzak honako hau adostu du eztabaida sakon
>>>> baten ondoren (*)
>>>>
>>>> 1. Gipuzkoarrek Txakolia sagardoa balitz bezala botatzen jarraitzeko
>>>> eskubide osoa dute, "Zapiain" jartzen duen tapoi berde hori erabilita ere.
>>>>
>>>> 2. Zarautzen oso ondo jaten da eta errepikatu daiteke, hau aho betez
>>>> erabaki da.
>>>>
>>>> 3. Dooteok onartu du DJ bat baino pintxa-olibas bat dela, baina Gnome
>>>> eta Debian itzultzen jarraitzen duen bitartean onartuko diogu bere burua DJ
>>>> izendatzea, eta Ingalaterrako erregina dela esan nahi badu, ba ere.
>>>>
>>>> 4. Asanblada bat egiteko ohitura berreskuratu nahi dugu, ahal dela
>>>> urtero bat. Ez da datarik erabaki, Julen oporretan noiz egongo den jakin
>>>> nahi genuelako besteek eta Julenek berak oporrak nahi duenean hartu
>>>> ditzakeala muturretik pasa eta pasa besterik ez zuen egiten.
>>>>
>>>> 5. Zerbitzariari buruz hitz egin da, zerbitzariko posta zerrendan
>>>> erabakitzen denaren arabera guk ere zer egin erabaki beharko dugu.
>>>>
>>>> 6. Mikelek gustua hartu dio niri enkarguak pasatzeari eta Abenduko
>>>> proiektuaren inguruan artikulu bat idaztea enkargatu dit
>>>>
>>>> 7. Ordainean Anysoft Keyboard horrentzat euskarazko apk bat nola egin
>>>> ikertzeko arduradun nagusi izendatu dut Mikel.
>>>>
>>>> Gero eraginkortasuna hobetzeko juntadizoa banandu dugu, Gipuzkoako
>>>> delegazioak Zarauzko tabernetatik software librearen onuren berri emateko
>>>> ardura hartu du, "Not Free as in Beer" esamoldea askotan errepikatuz, edo
>>>> "Beer" bakarrik, ez dakit ondo zertan geratu garen. Eta Bizkaitarrok etxeko
>>>> bidea hartu dugu "e-mail" nola itzuli behar den erabakitzeko enkarguarekin,
>>>> Bizkaiko delegazioak kotxean aho batez erabaki du e-mail itzultzeko forma
>>>> egoki bakarra e-posta dela, hori delako Ibon Sarasolaren hiztegian onartuta
>>>> dagoen forma bakarra:
>>>>
>>>> http://www.ehu.eus/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=e-mail
>>>>
>>>> Eta hala ez bazan, sartu dadila kalabazan.
>>>>
>>>> Zarautz, 2016ko Abenduaren 30a
>>>>
>>>> (*) AKTA honen eta benetan gertatutakoen artean antzekotasunik badago,
>>>> lizentzia poetiko bat da.
>>>>
>>>>
>>> Aupa,
>>>
>>> oso ona akta Osoitz! Par pixkat egin dut. Egia esan inbidia eman didazue,
>>> baina atzo lana neukan eta ezin izan nintzen joan.
>>>
>>> Anysoft Keyboard-arena oso ideia ona iruditzen zait. Gaur goizean honekin
>>> erlazionatutako ideia bat bururatu zait.
>>>
>>> Duela urtebete pasatxo Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako
>>> #datraolat gehigarria [1][2] argitaratu genuen iametzan. Gehigarriak botoi
>>> bat sakatuz zero zabalerako zuriuneak [3] txertatzeko aukera ematen du,
>>> horri esker Twitter-en eta bestelako webguneetan (github, gitlab,
>>> bitbucket... facebook-en ez dabil) traola eta erabiltzaile izenei
>>> "zuzenean" atzizkiak gehitzeko aukera dago, gidoi, puntu, barra bertikal,
>>> komatxo eta abar erabili gabe.
>>>
>>> Erabiltzaile askok galdetu ziguten ea posible zen mugikorretan erabiltzea
>>> eta erantzuna tamalez ezetz zen. Zer iruditzen zaizue Anysoft Keyboard
>>> teklatuaren euskarazko bertsioari zabalerarik gabeko zuriuneak txertatzeko
>>> funtzionalitatea gehitzen badiogu? Adibidez, d letra sakatuta edukitzean
>>> laster-menuan delta eta gainerako d-ren aldaerekin batera "datraolat"ak
>>> txertatzeko aukera ematea.
>>>
>>> Duela hilabete batzuk horixe bera egiten saiatu nintzen AOSPeko
>>> teklatuarekin baina konpilatzean arazoak ematen zizkidan, ez nuen lortzen
>>> beharrezko liburutegi batzuk apk barruan lotzea eta aurrerago berriz
>>> saiatzekotan geratu nintzen. Funtzionalitate hori Anysoft Keyboard-ari
>>> gehitzea oso aukera polita iruditzen zait.
>>>
>>> Asier Iturralde Sarasola
>>>
>>> [1] http://www.iametza.eus/euskara/bloga/datraolatekin-traolak-
>>> eta-erabiltzaile-izenak-naturalago
>>> [2] https://github.com/iametza/datraolat (GNU GPLv3 lizentzia duen
>>> software librea da)
>>> [3] https://en.wikipedia.org/wiki/Zero-width_space
>>>
>>
>>
>> Afal aurreko tarte honetan https://github.com/
>> AnySoftKeyboard/LanguagePack/ oinarri bezala hartu eta probatxo bat
>> egiten hasi naiz eta... Funtziona!
>>
>>
>>
>> Irudian ikusten den karratu huts horrek zabalerarik gabeko zuriuneak
>> txertatzen ditu!
>>
>> src/main/res/xml/qwerty.xml fitxategian d letrari dagokion lerroan android
>> :popupCharacters atributuan zabalerarik gabeko zuriunea txertatu dut, apk
>> sortu, instalatu eta kitto!
>>
>> Euskarazko paketea duen AnySoftKeyboard erabiltzeko beste arrazoi bat izan
>> daiteke hau.
>>
>> Ondo hasi urtea!
>>
>> Asier Iturralde Sarasola
>>
> 
> 
> Aupa,
> 
> Telegrameko taldera bidalitakoa hona ere bidaltzen dut.
> 
> AnysoftKeyboard teklatuan euskarazko hiztegia gehitzea lortu dut. Igor
> Leturiak sortutako hitz zerrendan oinarritu naiz.
> https://github.com/mozilla-b2g/gaia/blob/master/apps/keyboard/js/imes/latin/dictionaries/eu_wordlist.xml

Fitxategi hori 2014ko urrikoa da. Xuxen zuzentzaile ortografikoa[1],
azken bertsioetan behintzat, lizentzia libreekin argitaratzen da eta
beraz, interesgarriagoa litzateke eduki horiek berrerabiltzea,
eguneratuagoak baitaude.

Gu egiten ari garen proba honetarako ez da beharrezkoa baina azkenean
Xuxeneko hiztegia erabiliko bada, garapena denboran zehar mantentzeko ez
daukat argi gu bitartekari bezala egotea egokiena den AnySoftKeyboard
euskaratuarentzat. Elhuyar fundazioak eta EHUko IXA taldeak Xuxen
hainbat plataformarako mantentzen dutenez, agian proiektu hau interesa
dakieke... Beno, lehenik eta behin ea lortzen dugun teklatua ateratzea
eta ondoren, nahi izanez gero, hitz egin genezake teklatuaren mantenuaz
eta abar :-)

> 
> AnySoftkeyboard instalatu dut eta euskarazko hizkuntza pakete bat
> (languagepack) sortu dut aparteko apk batean. Uste dut horrela egiten dela.
> Adibidez, katalanezkoa:
> https://play.google.com/store/apps/details?id=com.anysoftkeyboard.languagepack.catalan
>> Bada egin beharreko beste lan bat ere. Suposatzen dut hautazkoa dela.
> Anysoftkeyboard-ek akats ortografiko ohikoenak automatikoki zuzentzeko
> aukera ematen du. Horretarako beste hiztegi bat sortu behar da. Adibidez,
> lehio -> leiho zuzentzeko. Hitz pare horiek src/main/res/xml/autotext.xml
> fitxategian jarri behar dira
> https://github.com/AnySoftKeyboard/LanguagePack/blob/master/src/main/res/xml/autotext.xml
> 
> Hau da formatuaren adibide bat:
> <words>
> <!-- this dictionary is used for common typing mistakes -->
> <!-- the attribute 'src' will be replace by the node's value: -->
> <!-- rght will be converted to right -->
> <word src="rght">right</word>
> <word src="riht">right</word>
> </words>

LibreOfficen "lehio" idatziz gero "leiho"-ra autozuzenketa egiten du.
Baina ez dakit zehazki Xuxenek nola lortzen duen hori egitea.
LibreOfficeko wikian azaltzen denaren arabera[2], DocumentList.xml
fitxategian horrelako ordezkapenak zehaztu daitezke:

   <block-list:block block-list:abbreviated-name="abotu"
block-list:name="about"/>
   <block-list:block block-list:abbreviated-name="abouta"
block-list:name="about a"/>
   <block-list:block block-list:abbreviated-name="aboutit"
block-list:name="about it"/>
   <block-list:block block-list:abbreviated-name="abscence"
block-list:name="absence"/>

Baina dokumentazioa zaharkitua egon daiteke eta gaur egun ordezkapenak
beste modu batera egin. Edonola ere, litekeena da LibreOfficeko Xuxenen
iturri-kodea behar genuke ordezkapenak berrerabiltzeko eta GPL2
lizentzia badu ere[3], ez dut bertsio bat beraren iturri-koderik
aurkitu. Baina agian iturri-koderik gabe ere ordezkapenok fitxategiren
batetik lor daitezke, ez dakit. Modu batera edo bestera, teklatua
borobiltzeko, ondo legoke ordezkapenak ere sartzerik bagenu. Bestela
daukagunarekin aurrera eta kito. Beste ideiarik?

> 
> Beste zalantza bat. Euskarazko hizkuntza paketearen kodea non jarriko dugu.
> Github-en? Gitlab-en? Librezalerentzako erakunde bat (github) edo talde bat
> (gitlab) sortu beharko litzatekeela iruditzen zait. Talde edo erakundea
> sortzea ez da lan handia baina non jarri erabaki behar da.
> 
> Github-en badago Librezale izeneko erakunde bat, gurea da? Zuetako
> norbaitek sortu bazuen eskertuko nuke jakinaraztea.
> https://github.com/librezale
> 
> Non argitaratu ere erabaki beharko da. F-droid eta Google-n Play Store-n?
> F-droid-en argitaratzea doan dela uste dut baina Play Store-an
> argitaratzeko kontua sortzeko zerbait ordaindu behar da (30 euro inguru
> dela uste dut)
> 
> Osoitz Anysofteko Mennyrekin kontaktuan jarri zen, guk Play Storen
> argitaratzerik ez bagenu berak egin dezake. Play Store-an hizkuntza pakete
> asko Menny Even Danan-en kontuan daude (proiektuko garatzaile nagusia da)
> https://play.google.com/store/apps/developer?id=Menny+Even+Danan
> evendanan.net
> 
> Mikelek ere badu Google Play-ko kontua. Behar izanez gero iametzakoa ere
> erabil dezakegu.
> 
> Ikonoak ere beharko dira. Bi estilotakoak ikusi ditut, banderarekin edo
> testuarekin.
> 

Nor animatzen da ikonoa prestatzen?
https://f-droid.org/repository/browse/?fdfilter=anysoftkeyboard
https://play.google.com/store/apps/developer?id=Menny+Even+Danan

Ondo izan,
Txopi.

[1] https://tinyurl.com/gojd4sv
[2] https://tinyurl.com/z4aqutz
[3] https://tinyurl.com/h4td3lg


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago