[Librezale] Gabonetan juntadizoa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Urt 1, 22:22:10, CET 2017


Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abendua 30 22:35):
>
> 5. Zerbitzariari buruz hitz egin da, zerbitzariko posta zerrendan
> erabakitzen denaren arabera guk ere zer egin erabaki beharko dugu.

Airean-eko zerrendatik kanpo daudenei testuingurua emate aldera:

- Zerbitzaria beste hainbat irrati libre eta eragilerekin batera
daukagu duela zenbait urtetik hona, kostuak partekatu eta merkeago
izan dadin.
- Halere gaur egun daukagun metaleko zerbitzari dedikatua garestitxo
irteten da Aireaneko kideok ditugun beharrei erantzuteko (PHP eta
MySQL, fitxategien biltegiratzea eta deskarga). Hortaz bestelako
aukerak begiratzea da asmoa.
- Badago intentzioa Airean-eko taldean jarraitzeko eta Arrosa sareko
beste irrati gehiago ere gehi liteke taldera. Arrosakoek hilaren 21ean
dute bilera eta hor erabakitzen denaren arabera argiago izango dugu
zein diren aukerak. Bitartean, zerbitzariko kontratua hilabetez
luzatzea da asmoa.


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago