[Librezale] Glosarioak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Abe 28, 14:12:36, CET 2017


ar., 2017.eko aberen 26a 16:49(e)an, Iñaki Larrañaga Murgoitio igorleak
idatzi zuen:
[...]
> Beraz, eta laburtzeko, nire asmoa glosario batzuk sortzea da. Unean LyX testu-prozesadorearen glosarioa prestatzen ari nai Lokalizerekin. Honek XML formatuko fitxategi batean gordetzen dituenez, beste formatu batzuetera bihurtzeko script batzuk garatu ditzakegu.
> 
> Glosarioak amaitzen joaten garen heinean, Librezaleren zerbitzarian eskegitzea eta eskuragarri edukitzea da helburua.

Itzulpen memorien kudeaketa on bat izatea bikain legoke, baina ez dugu.
Glosarioena ere ideia ona iruditzen zait, baina eskuz egin beharreko
zerbait bada, zail ikusten dut nola bideratu...

Ez zait ezer argirik bururatzen. Edonola ere, WordPressen erabiltzen
dugun itzulpen memoriaren esteka bidaltzen dizuet (proiektu horretan
erabiltzen diren terminoak ditu, ez bestelakorik):
https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/glossary

Behean CSV formatuan esportatzeko aukera dago (eta itzultzaileok
inportatzeko aukera ere badugu).

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


More information about the Librezale mailing list