[Librezale] VLC 3.0 eta aurrera begira

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 28, 00:12:31, CET 2017


Aupa Librezale,

VLC multimedia-erreproduzigailuaren 3.0 bertsioaren azken
prestatze-lanetan dabiltza garatzaileak eta berriki jakinarazi dutenez
[1] bertsio hau kaleratu eta gero Transifex utzi eta Weblate-ra pasako
dira.

Txutxu-mutxu hori gutxienekoa da, izan ere egun Transifexen dagoen
proiektua eguneratu egin baitute (hilabeteak ziren azkenengo alditik!)
eta beraz 3.0 bertsiorako kate berriak gehitu dira [2].

Lokalizazio-lana dagoeneko burututa dago :) Hemendik aurrera litekeena
da kate gutxi batzuk aldatzea eta adi izango naiz 3.0rako dena prest
izan dadin.

Hortik aurrera, aipatu bezala, Weblate-ra aldatzeko asmoa azaldu dute
garatzaileek. Horrekin batera, eta VLCren erabiltzaile naizen arren,
proiektuaren ardura VLC lokalizatzen jarraitzeko gogoa duen norbaiti
pasatzeko interesa izango nuke.

Julen.

[1] https://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2017-December/001630.html
[2] https://www.transifex.com/yaron/vlc-trans/vlc-30/


More information about the Librezale mailing list