[Librezale] Librezaleren komunikazio kanalak. Hausnarketa
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Abe 28, 13:59:00, CET 2017
Kaixo:
Lehenik eskerrak eman nahi dizkiot Osoitzi egin duen lan bikainagatik.
Ni gero eta deserosoago nago Telegramen eta Matrix orin arte erabili ez
badut ere (Jabber/XMPP bai), prestatu duen zubi hori erabiltzen hasteko
irrikitan nago.
az., 2017.eko aberen 27a 23:54(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Aupa Osoitz,
>
> Eskerrik asko hausnarketa partekatzeagatik. Oporretan ordenagailurik
> gabe izan naiz (a ze gustura!) eta berandu nator harira.
>
> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> abenduaren 16(a) 18:11):
>> Aupa,
>>
>> Komunikazio kanalak garrantzi handikoak dira Librezaleren egunerokoan, foro
>> baten giroan sortu zenetik. Komunikazio kanalak zenbat eta erosoagoak are
>> eta giro hobea.
>>
>> Gaur egun Telegram taldeak dira gure komunikazio bide nagusia eta ingurunean
>> antzera.
>>
> (...)
>>
>> Komunikazioen pribatizazioaren aurrean, Librezalek aldaketaren burua hartu
>> beharko lukeela uste dut, adibide hobe bat eman.
>>
>> Posta zerrendak ere baditugu, e-maila estandarra da, librea, federatua, nahi
>> den aplikazioarekin erabili daiteke, eta Telegram taldeen bizitasun
>> berarekin erabiltzeko oztoporik egon ez dago, baina praktikan ez da
>> gertatzen, are gehiago, Telegramek posta zerrendatik trafiko gehiena kendu
>> du.
>
> Kanalak desberdinak dira eta komunikazio mota ere bai. Telegram eta
> antzerakoei *berehalako* mezularitza etiketa onartzen badiegu,
> definizioz komunikazioek erritmo biziagoa hartzen dute; asinkronotasun
> txikiagoa dute.
[...]
> Laburbilduz, eta Telegram erabiltzen ez dudala errepikatuta, uste dut
> eduki eta erritmo mota desberdinen aurrean gaudela eta, beraz, ez
> genukeela bata bestearen ordezko gisa ikusi behar, elkarren osagarri
> baizik.
Guztiz ados nago Julenek esandakoarekin. Helburua ez da posta-zerrenda
ordezkatzea, Telegram pribatuko taldearen ordez, edo hobe esanda,
taldeaz gain, teknologia irekietan oinarrituta dagoen Matrix taldea ere
erabiltzeko aukera ematea baizik.
Matrix talde bat egonez gero eta Telegrameko taldea elkarrizketa berean
mantentzea lortuz gero, Osoitzek azaldutako zubiaren bitartez,
posta-zerrenda asinkronoan dauden pertsona batzuek nahi izanez gero
bapateko mezularitzara batzeko aukera izango dute teknologia libreak
bakarrik erabiltzen jarraituz.
Etorkizunean Telegramek gram txanponarekin ordainketak egitea behartuko
balu jendea, edo bezeroa euskaratzeko traba handiagoak jarriko balitu,
nahi duenak, bere nahien arabera Matrixeko taldera pasatzeko aukera
izango luke...
Agian lau katu bakarrik egongo gara Matrixen eta urte gutxi barru
Osoitzek ikertutakoa eta muntatutakoa kendu beharko dugu. Edo agian,
hamar urte barru Telegram ez da existitu ere egingo eta beste zerbait
erabiliko dugu posta-zerrendaz gain, Matrix edo nork daki.
Oraingoz, dakigunarekin, Matrix-Telegram zubi hori ezartzea eta nahi
dutenek erabiltzea merezi duela uste dut. Matrixeko taldea erabiltzen
duen bakarra ni ez izatea espero dut, noski. Baina horrela balitz ere,
etorkizuneko mugimenduei begira, Osoitzek azaldutakoa egitea merezi
duela uste dut.
Ondo izan,
Txopi.
>
>>
>> Hasi dezakegu eztabaida bat? Librezalek Telegram sustatzearekin eroso gaude?
>
> Aurreko puntuan erantzun dudalakoan nago. Garbi uztearren, Librezalek
> bizitzeko aukera gehiago izango ditu jendearengandik gertu badago.
> Jenderik gabeko plaza ez baita plaza (bandera trapu bat da, haizerik
> ez badabil!).
>
> Nire bi xentimoak,
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
More information about the Librezale
mailing list