[Librezale] Librezaleren komunikazio kanalak. Hausnarketa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 27, 23:54:03, CET 2017
Aupa Osoitz,
Eskerrik asko hausnarketa partekatzeagatik. Oporretan ordenagailurik
gabe izan naiz (a ze gustura!) eta berandu nator harira.
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
abenduaren 16(a) 18:11):
> Aupa,
>
> Komunikazio kanalak garrantzi handikoak dira Librezaleren egunerokoan, foro
> baten giroan sortu zenetik. Komunikazio kanalak zenbat eta erosoagoak are
> eta giro hobea.
>
> Gaur egun Telegram taldeak dira gure komunikazio bide nagusia eta ingurunean
> antzera.
>
(...)
>
> Komunikazioen pribatizazioaren aurrean, Librezalek aldaketaren burua hartu
> beharko lukeela uste dut, adibide hobe bat eman.
>
> Posta zerrendak ere baditugu, e-maila estandarra da, librea, federatua, nahi
> den aplikazioarekin erabili daiteke, eta Telegram taldeen bizitasun
> berarekin erabiltzeko oztoporik egon ez dago, baina praktikan ez da
> gertatzen, are gehiago, Telegramek posta zerrendatik trafiko gehiena kendu
> du.
Kanalak desberdinak dira eta komunikazio mota ere bai. Telegram eta
antzerakoei *berehalako* mezularitza etiketa onartzen badiegu,
definizioz komunikazioek erritmo biziagoa hartzen dute; asinkronotasun
txikiagoa dute.
Barkatuko didazue hanka sartzen badut, batez ere Telegram erabiltzen
ez dudalako, baina konparazio baterako irudipena daukat
posta-zerrendak direla blogen pareko zerbait, Telegram eta besteak
Twitteren tankerako zer edo zer.
Posta-zerrendetan edukia dentsoagoa izan daiteke, erantzuteak (eta oro
har, parte hartzeak) denbora-esfortzu itxuraz handiagoa eskatzen du;
formatuak berak "formalidade" gehiago du. Aldiz, Telegramen hitz
gutxitatik tiraka parte-hartzea erraza eta di-da batekoa da. Kanpora
begira eta, batez ere Librezale eta inguruko balioak sustatzea kontuan
hartuta, azkena eraginkorragoa da.
Gizartean oro har, garai batean posta elektroniko bidez partekatzen
ziren PPT aurkezpenez eta katutxoz jositako mezu-kateak orain WhatsApp
bidez batetik bestera dabiltzan mezuak dira. Eduki motak bere bidea
egiten duelakoan nago. Horrek ez du esan nahi helbide elektronikoa
desagertu denik, ezta gutxiagorik ere! Erabilerek foku desberdinak
hartu dituzte, ez besterik.
Pixka bat gurera bueltatuz, eta software libreko proiektuei begira,
betidanik egon dira posta-zerrendak eta IRC kanalak. Bakoitzak bere
erabilpen-kasuak bete izan dituzte, ordezko izan ordez elkarren
osagarri baino. Gaur-gaurkoz agian posta-zerrendak gutxiago erabiltzen
dira GitHub eta antzerako plataformen mesedetan; antzerakoa pasatzen
da IRC kanalekin, Slack, Gitter eta abarren erabilera handitzen joan
da. Hemen protokoloen mugak gainditzeko beharra ikusi da eta soluzioak
eta aukera praktikoak azkarrago etorri dira enpresa pribatuen
eskuetatik.
Laburbilduz, eta Telegram erabiltzen ez dudala errepikatuta, uste dut
eduki eta erritmo mota desberdinen aurrean gaudela eta, beraz, ez
genukeela bata bestearen ordezko gisa ikusi behar, elkarren osagarri
baizik.
>
> Hasi dezakegu eztabaida bat? Librezalek Telegram sustatzearekin eroso gaude?
Aurreko puntuan erantzun dudalakoan nago. Garbi uztearren, Librezalek
bizitzeko aukera gehiago izango ditu jendearengandik gertu badago.
Jenderik gabeko plaza ez baita plaza (bandera trapu bat da, haizerik
ez badabil!).
Nire bi xentimoak,
Julen.
More information about the Librezale
mailing list