[Librezale] Firefox 57an ingelesez ageri diren kateei buruz
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Abe 18, 20:41:19, CET 2017
az., 2017.eko aberen 13a 22:43(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Aupa Librezale,
>
> Batek baino gehiagok komentatu didazue Firefox 57an zenbait kate
> ingelesez agertzen direla. Kate hauek guztiak itzulita daude baina,
> nire aldetik egon den gaizki-ulertu bat medio [1], kateak epez kanpo
> ailegatu dira (eta ni konturatu ez!).
>
> Urtarrilean argitaratzekoa den Firefox 58an ez da horrelako arazorik izango.
>
> Edonola ere, hau gertatu da batez ere nik neronek Nightly
> aurre-argitalpen bertsioa darabilkidalako eta bertan lokalizatutako
> kateak egun batetik bestera eguneratzen direlako. Beta bertsioa
> erabiliz gero, arazoa begi-bistakoa izango zen.
>
> Ildo honetan edozein laguntza ongi-etorria da "alde basatirantz
> nabigatu", Beta bertsioa erabili eta akatsen berri emanaz:
> https://www.mozilla.org/eu/firefox/channel/desktop/
>
> Ekarpenak zuzenean Pontoon itzulpen-zerbitzarian [2] edo zerrenda
> honetara edo niri idatziz egin ditzakezue.
>
> Hau esanda, eragozpenak barkatuko dizkidazuelakoan...
>
> Julen.
>
> [1] http://markmail.org/thread/ehdgg5cjeu7pcjj5
> [2] https://pontoon.mozilla.org/eu/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Aupa Julen,
nik Quantum probatzeko beta bertsioa instalatu nuen, baina egia esanda
ez nintzen konturatu kate batzuk ingelesez agertzen zirela. Orain ere
beta bertsioa darabilt, ez naiz aukeretan begira asko ibiltzen, baina
itzuli gabeko katerik ikusten badut idatziko dut zerrendara.
Firefox orain arte euskaraz eta puntual argitaratzen bada zuri esker da,
beraz barkatu ez, eskertu eta txalotu behar zaitugu ;)
Ibai.
More information about the Librezale
mailing list