[Librezale] Firefox 57an ingelesez ageri diren kateei buruz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 13, 22:43:55, CET 2017


Aupa Librezale,

Batek baino gehiagok komentatu didazue Firefox 57an zenbait kate
ingelesez agertzen direla. Kate hauek guztiak itzulita daude baina,
nire aldetik egon den gaizki-ulertu bat medio [1], kateak epez kanpo
ailegatu dira (eta ni konturatu ez!).

Urtarrilean argitaratzekoa den Firefox 58an ez da horrelako arazorik izango.

Edonola ere, hau gertatu da batez ere nik neronek Nightly
aurre-argitalpen bertsioa darabilkidalako eta bertan lokalizatutako
kateak egun batetik bestera eguneratzen direlako. Beta bertsioa
erabiliz gero, arazoa begi-bistakoa izango zen.

Ildo honetan edozein laguntza ongi-etorria da "alde basatirantz
nabigatu", Beta bertsioa erabili eta akatsen berri emanaz:
https://www.mozilla.org/eu/firefox/channel/desktop/

Ekarpenak zuzenean Pontoon itzulpen-zerbitzarian [2] edo zerrenda
honetara edo niri idatziz egin ditzakezue.

Hau esanda, eragozpenak barkatuko dizkidazuelakoan...

Julen.

[1] http://markmail.org/thread/ehdgg5cjeu7pcjj5
[2] https://pontoon.mozilla.org/eu/


More information about the Librezale mailing list