[Librezale] [Mozilla] lokalizazioen inguruko zenbait berri
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Abu 7, 10:10:57, CEST 2017
Julen Ruiz Aizpuru<julenx at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko uztaila 17 17:43):
>
> # Lokalizazio-plataformak
>
> Azken bizpahiru urteotan gutxienez, Mozillak bi online
> lokalizazio-plataforma onartu ditu modu ofizialean, Pootle [2] eta
> Pontoon [3]. Lehenengoa ekonomikoki lagundu du garapen-kostuen zati
> bat bere gain hartuz eta bigarrena beraiek egindako tresna da, erabat
> Mozillaren erabilpen kasuan zentratuta.
Tira, ba azken bi asteotan panorama erabat aldatu da [1]: Mozillak ez
du laguntza ekonomiko gehiagorik emango Pootle zerbitzaria garatu eta
mantentzeko eta beraz aurrerantzean Pontoon izango da aukera bakarra.
Posta-zerrendan zalaparta izan da eta badira honen ondorioz
lokalizatzeari utziko diotenak ere, horietako batzuk luzaroan lanean
aritutakoak eta hizkuntza minorizatuetakoak :_(
Julen.
[1] http://markmail.org/thread/asxywg4wybxkrgrl
More information about the Librezale
mailing list