[Librezale] Proiektuen interes kolektiboaren neurgailua

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Abu 4, 13:01:13, CEST 2017


Aupa,

Konturatzen naiz elkarrekin itzultzeko trena, itzulpenen gordailua, eta
itzultzaileek proiektuak aurkitzeko tresna, hiru gauza ezberdin izan
daitezkeela eta agian ez ditugula hirurak behar.

Itzultzaileek proiektuak aurkitzeko errazteko Wikian egindako zerrendatxo
soil bat nahikoa izan daiteke, baina une egokia da aspaldi buruan dudan
ideia hau aipatzeko, nik ez dut aurkitu hau egiteko tresnarik baina agian
zuei bururatzen zaizue nola egin:

Proiektuen interes kolektiboaren neurgailua

Har dezagun guk egindako edo interesatzen zaizkigun itzulpen proiektuen
zerrenda bat, martxan daudenak edo proposatutakoak, azpi-proiektuak
identifikatuz, adibidez Telegram Android eta Telegram iOS bereiziz, edo
Firefox eta bere webgunea.

Elementu bakoitzari erabiltzaile bakoitzak interes maila bat ezarri ahal
dio, aukera bat:

- Asko erabiltzen dut (8 puntu)
- Gutxi erabiltzen dut (4 puntu)
- Ez dut orain erabiltzen baina interesa dut (2 puntu)
- Ez dut erabiltzen (0 puntu)

Guztion puntuazioak batuta interes kolektiboaren mailaren arabera
ordenatutako zerrenda bat lortzen dugu.

Itzulpen proiektu bakoitzaren egoerari buruzko datu batzuk (eskuz?)
gehituz, adibidez itzulitako ehunekoa eta azken aldaketa data, igande
arratsalde batean non lagundu jakiteko edo itzulpen bat mantentzen
jarraitzea merezi duen erabakitzeko balio dezake honek.

Mundu guztiak ez ditu bere puntuazioak egunean mantenduko, agian denbora
batera erantzunek iraungi beharko lukete.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170804/c3050fa4/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list