Aupa,

Konturatzen naiz elkarrekin itzultzeko trena, itzulpenen gordailua, eta itzultzaileek proiektuak aurkitzeko tresna, hiru gauza ezberdin izan daitezkeela eta agian ez ditugula hirurak behar.

Itzultzaileek proiektuak aurkitzeko errazteko Wikian egindako zerrendatxo soil bat nahikoa izan daiteke, baina une egokia da aspaldi buruan dudan ideia hau aipatzeko, nik ez dut aurkitu hau egiteko tresnarik baina agian zuei bururatzen zaizue nola egin:

Proiektuen interes kolektiboaren neurgailua

Har dezagun guk egindako edo interesatzen zaizkigun itzulpen proiektuen zerrenda bat, martxan daudenak edo proposatutakoak, azpi-proiektuak identifikatuz, adibidez Telegram Android eta Telegram iOS bereiziz, edo Firefox eta bere webgunea.

Elementu bakoitzari erabiltzaile bakoitzak interes maila bat ezarri ahal dio, aukera bat:

- Asko erabiltzen dut (8 puntu)
- Gutxi erabiltzen dut (4 puntu)
- Ez dut orain erabiltzen baina interesa dut (2 puntu)
- Ez dut erabiltzen (0 puntu)

Guztion puntuazioak batuta interes kolektiboaren mailaren arabera ordenatutako zerrenda bat lortzen dugu.

Itzulpen proiektu bakoitzaren egoerari buruzko datu batzuk (eskuz?) gehituz, adibidez itzulitako ehunekoa eta azken aldaketa data, igande arratsalde batean non lagundu jakiteko edo itzulpen bat mantentzen jarraitzea merezi duen erabakitzeko balio dezake honek.

Mundu guztiak ez ditu bere puntuazioak egunean mantenduko, agian denbora batera erantzunek iraungi beharko lukete.

Osoitz