[Librezale] Gure Webgunetik .org desagerrarazi

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Ira 11, 17:33:38, CEST 2016


ig., 2016.eko iraren 04a 18:30(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> irailak 3 00:13):
>> Kaixo:
>>
>> Eta gure ostalarira sarrera duen norbaitek horrelako zerbait exekutatuko
>> balu?
>>
>> $ wget -P . -mpck --user-agent="" -e robots=off --wait 1 -E
>> http://librezale.eus
>>
>> $ grep -Rl librezale.org * --exclude-dir=pipermail > birpasatzekoak.txt
> 
> 
> Probatu dut baina gelditu egin behar izan dut ikusita webgune *osoa*
> arakatzen duela eta honek interesik gabeko orri dinamiko mordoa
> deskargatzen duela baita ere (foroko mezu bakoitza, wikiko edizioen
> arteko desberdintasunak, etab.).
> 
> Zerbitzariko iturburu-kodean eta webguneren konfigurazio-fitxategietan
> zeuden .org dena .eus-era pasa ditut halere.

Kaixo:

Ulertzen dut diozuna baina ez zait modu garbiagorik bururatzen .org
guztiak antzemateko. Nik horrela zuzendu nituen wikian 40 orrialde
inguru. org batzuk utzi nituen hala ere, aspaldiko bileretako aktak
baitziren.

Demagun wikia konponduta dagoela (baten bat eskapatuko zitzaidan baina
beno). Julen foroarekin eta wikiarekin zerikusirik ez duten orrialde eta
erreferentziak horrela bildu ditzakezu? Gogoan dudanagatik gutxi ziren!

Foroari dagokionez, datu-basea esportatu, aldaketa masibo automatiko bat
egin eta jarraian berriz inportatzea bururatzen zait. Horrela .org
esteka guztiak .eus bihurtuko lirateke.

Niri pertsonalki librezale.org webgunean agertzen den edukia mingarria
egiten zait eta sekulako amorrua ematen dit gure lanaz profitatzen
ibiltzea... zer egin dezakegu bestela?

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago