[Librezale] VLC euskaratu nahi dugu
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 27, 11:10:41, CEST 2016
Egun on,
Lierni GARMENDIA ARRATIBEL<lierni.garmendia a bildua jakintza.net> igorleak hau
idatzi zuen (2016(e)ko urriak 18 15:21):
> Arratsalde on:
>
>
> Naroa, Maialen eta Lierni gara, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko
> Tradumātica: Tecnologies de la Traducciķ masterreko hiru ikasle euskaldun.
> Besteak beste, tresna libreak eta lokalizazioa lantzen ditugu. Une honetan
> euskarazko lokalizazio-proiektu baten bila gabiltza eta zuen webgunean ikusi
> dugu VLC-ren euskaratze-proiektua bukatu gabe dagoela. Horregatik, gure
> interesa agertu eta proiektua burutu nahi genuke.
>
>
> Zuen erantzunaren zain geratzen gara.
Duela egun batzuk pribatuan idatzi zidan Liernik eta zerrendatik kanpo
komentatu dugu gaia. Laburpen gisara:
* Mahaigaineko VLC %100ean itzulita dago baina errepasoa eskertuko luke
* Androiderako VLCk kate gutxi batzuk ditu itzultzeko
* Gutxienez pertsonako 2000 hitzeko lokalizazioa burutu behar dutenez,
ez zaie baliozkoa masterreko proiekturako.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago