[Librezale] tik tak tik tak hilabeteko proiektua iragartzekotan
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
As, Urr 18, 23:56:35, CEST 2016
Aupa,
Mikelek hilabeteko proiektuaren egoeraz galdetu du Telegram taldean (Ez
dakienarentzat: https://telegram.me/librezale ).
OsmAnd Phases hilabeteko proiektua iragarri zen egunean bertan eta
biharamunean 5 kide aritu ginen lanean. Ostean hiruk jarraitu dugu. Denak
Librezaleko ohikoak edo orbitakoak.
Historialean orriko 20 aldaketa agertzen dira eta 30 orri bete ditugu, 600
aldaketa gutxi gora behera, Honek itzulpenak, proposamenak, zuzenketak eta
sistemak hizkuntza eguneratzeko egindako ekintzak barne hartzen ditu (kate
berriak gehitzea, itzulpenak githubera esportatzea...)
Hasi ginenean proiektuak 2760 kate zituen, orain 3025 ditu (Kate berriak
gehitu dira). Hasi ginenean 1006 kate zeuden itzulita, orain 1341 eta 21ek
proposamen bat dute (azken hauek onartutako itzulpen bat izan dezakete edo
ez). 1754 kate zeuden itzultzeke hasieran eta 1561 daude orain.
ERDIBIDEKO ONDORIOAK
- Hilabeteko proiektuak elkarlana sustatzeko helburua lortu du.
- Itzulpen lanetan ez da guztiz ezezaguna zitzaigun inor agertu, orbita
hurbila izan da gure eragiteko gaitasun area.
- Ekarpen kopuruari erreparatuz esango nuke motibazio nagusi desberdinak
izan direla, OsmAnd proiektuan bertan interesa bazutenak eta Librezale
proiektuari eta nagusiki elkarlana sustatzeko ahaleginari babes emateko
nahia zutenak.
- Ez dugu Phrases hilabete batean bukatzeko helburua lortuko, gauzak asko
aldatzen ez badira.
- Mikelek akuilari lana primeran egiten du, hau ere beharrezkoa da.
Tira, Ikasketak ateratzeko moduan gaudela uste dut, baditut nik batzuk
buruan, baina besteei hitz egiteko tarteren bat utzi beharko dizuet ere.
Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161018/ebdd7540/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago