Aupa,

Mikelek hilabeteko proiektuaren egoeraz galdetu du Telegram taldean (Ez dakienarentzat: https://telegram.me/librezale ).

OsmAnd
Phases hilabeteko proiektua iragarri zen egunean bertan eta
biharamunean 5 kide aritu ginen lanean. Ostean hiruk jarraitu dugu.
Denak Librezaleko ohikoak edo orbitakoak.

Historialean
orriko 20 aldaketa agertzen dira eta 30 orri bete ditugu, 600 aldaketa
gutxi gora behera, Honek itzulpenak, proposamenak, zuzenketak eta
sistemak hizkuntza eguneratzeko egindako ekintzak barne hartzen ditu
(kate berriak gehitzea, itzulpenak githubera esportatzea...)

Hasi
ginenean proiektuak 2760 kate zituen, orain 3025 ditu (Kate berriak
gehitu dira). Hasi ginenean 1006 kate zeuden itzulita, orain 1341 eta
21ek proposamen bat dute (azken hauek onartutako itzulpen bat izan
dezakete edo ez). 1754 kate zeuden itzultzeke hasieran eta 1561 daude
orain.

ERDIBIDEKO ONDORIOAK

- Hilabeteko proiektuak elkarlana sustatzeko helburua lortu du.

- Itzulpen lanetan ez da guztiz ezezaguna zitzaigun inor agertu, orbita hurbila izan da gure eragiteko gaitasun area.

- Ekarpen kopuruari erreparatuz esango nuke motibazio nagusi desberdinak
izan direla, OsmAnd proiektuan bertan interesa bazutenak eta Librezale
proiektuari eta nagusiki elkarlana sustatzeko ahaleginari babes emateko
nahia zutenak.

- Ez dugu Phrases hilabete batean bukatzeko helburua lortuko, gauzak asko aldatzen ez badira.

- Mikelek akuilari lana primeran egiten du, hau ere beharrezkoa da.

Tira,
Ikasketak ateratzeko moduan gaudela uste dut, baditut nik batzuk
buruan, baina besteei hitz egiteko tarteren bat utzi beharko dizuet ere.

Osoitz