[Librezale] EITB plugina Kodirentzat

Igor Leturia ileturia a bildua gmail.com
Al, Aza 28, 10:13:41, CET 2016


Mikel Larreategi<larreategi a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 28 09:48):

> Kaixo:
> Orain dela pare bat aste Donostian antolatutako Software eta Teknologia
> Librearen III. Euskal Mintegian EITB Nahieran-en APIa aurkeztu nuen
> uztailean EuroPythonen egin bezala, eta bertan Igor Leturiak galdetu zidan
> ea Kodirako pluginik bazegoen, izan ere APIa sortzearen jatorria Kodin EITB
> ikusteko aukera izatea zen.
> Ba asteburuan, esan eta egin egin dut. Hemen duzue aurkezpena nire blogean
> http://eibar.org/blogak/erral/eitb-nahieran-ikusi-kodin eta kodea
> GitHuben: https://github.com/erral/plugin.video.eitb
> Instalazio argibideak ere hortxe aurkituko dituzue, eta inork plugina
> hobetzen lagundu nahi badu, aurrera!!
> Mikel
>

Nik tablet-ean eta mugikorrean daukat Kodi, nahiz eta ez dudan asko
erabiltzen, baina erabiltzekotan noizbehinka EITB Nahieran ikustea da
ikusten diodan erabilera onena. Eta zuk esan bezala, tvalacarta jarri nien,
baina egia esan nahi ez ditudan beste kanal askorako balio du... Orain
hobe, zure plugin-a soilik jarri ahal izango diot Nahieran-entzat. Eskerrik
asko!

    Igor Leturia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161128/66ba454f/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago