[Librezale] EITB plugina Kodirentzat

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Al, Aza 28, 09:48:05, CET 2016


Kaixo:

Orain dela pare bat aste Donostian antolatutako Software eta Teknologia
Librearen III. Euskal Mintegian EITB Nahieran-en APIa aurkeztu nuen
uztailean EuroPythonen egin bezala, eta bertan Igor Leturiak galdetu zidan
ea Kodirako pluginik bazegoen, izan ere APIa sortzearen jatorria Kodin EITB
ikusteko aukera izatea zen.

Ba asteburuan, esan eta egin egin dut. Hemen duzue aurkezpena nire blogean
http://eibar.org/blogak/erral/eitb-nahieran-ikusi-kodin eta kodea GitHuben:
https://github.com/erral/plugin.video.eitb

Instalazio argibideak ere hortxe aurkituko dituzue, eta inork plugina
hobetzen lagundu nahi badu, aurrera!!


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161128/c6469401/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago