[Librezale] Azaroko proiektua
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Aza 17, 16:05:50, CET 2016
og., 2016.eko azaren 10a 16:16(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> ig., 2016.eko urrren 30a 11:29(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo, guztioi:
>>
>> Azaroa hastear dago eta ni kanpin batean nago ia ekarpenik egin ezinik.
>> Hala eta guztiz ere albiste baten berri eman behar dizuet:
>>
>> WordPress 4.7 bidean da:
>> https://wordpress.org/news/2016/10/wordpress-4-7-beta-1/
>> Lehenetsitako itxura berri bat ekarriko du:
>> http://2017.wordpress.net/
>>
>> Beraz, abenduaren 6a baino lehen hainbat kate euskaratu beharra dago.
>> Hemen lanaren azalpena:
>> http://bit.ly/2e0Iy9M
>
> Aupa zuek:
>
> Twenty Seventeen itxura euskaratu dut. Placeholder euskaraz nola eman
> zalantza sortu zait eta "leku-marka" jarri dut. Proposamen hobeagorik?
>
> /dev adarra %86an dago eta /dev/admin adarra %96an.
Kaixo berriz:
/dev/admin/network adarra amaitu dut. /dev adarra %88an dago eta
/dev/admin adarra %97an. 81 kate dauzkat moderatzeko. Eskerrik asko
iradokizun guzti horiek sartzen ari zaretenoi!
Gutxi-gutxika aurrera doaz. Astean zehar kate berriak sartu dituzte
garatzaileek eta horregatik portzentajeak egin dugun lana baino gutxiago
igo da. Ez du inporta, lortuko dugu. Segi lanean mesedez!
Glosarioan "leku-marka" (placeholder), "aldaketa multzo" (changeset) eta
erabiltzen ari zareten beste hainbat terminorekin osatzen jarraitzen
dut. WordPress euskaratzen laguntzeko denborarik ez duzuenok agian
nahiko duzue errepasotxo bat bota ea gauza arraro gehiagorik aurkitzen
duzuen. "select" eta "choose" aditzei buruz idatzi dudanak adibidez ez
dakit zentzurik duen. Zuek euskarara itzultzean desberdintzen dituzue?
https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/glossary
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago