[Librezale] Kabiako Egitaraua

Nagore Vega nagorevega a bildua gmail.com
As, Aza 15, 16:17:25, CET 2016


Kaixo denei!
Hemen duzue, hala espero dugu, Kabiako egitarau definitiboa:
http://kabia.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-kabia
Makramea egiten ibili gara, eta aldaketak ikusiko ditu baten batek:
aurkezpen batzuk luzatu ditugu, besteren bat laburtu...
Aldaketak gehienak abenduaren 4an egin genituen, eta azkenean,
mahai-ingurua atzeratu eta luzatu dugu kide bat gehiagoren aurkezpena
ezagutzeko zortea edukiko dugulako.
Begira ezazue ea zuei esandakoa eta publikatutakoa bat datorren, espero
dugu ondo egin izana, baina hainbeste aldaketarekin, akatsen bat egotea
erraza da.
Hitzaldia laburtutako edonork arazoren bat badu ere, lasai asko esan eta
moldatuko gara.
Mila esker denagatik, eta aurretik ez bada, Durangon ikusiko dugu elkar.
Zaindu!
-- 
*N*.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161115/b345b55b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago