[Librezale] LibreOffice Laguntza sarean
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
Iga, Aza 13, 15:51:45, CET 2016
ig., 2016.eko azaren 13a 14:08(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Atzo gauean onartu gintuzten askbot itzulpen taldean:
> https://www.transifex.com/askbot/askbot/
> <https://www.transifex.com/askbot/askbot/>
>
> Koordinatzaileari gutariko batek kide berriak onartzeko baimena izan
> dezala eskatu diot Durangoko Azokan arazorik ez izateko.
>
> Bestalde, zer iruditzen zaizue egokiena:
>
> - Itzultzen orain hasi eta Durangorako han bukatzeko moduko kopuru bat
> bakarrik laga. (Txopi entzuten ari naiz: "Eh peņa! WordPress!!)
> - Abenduak 1ean hilabeteko proiektua iragarri eta orduan hasi.
> - Maratoira itzulpen proiektua hutsik eraman, Durangon hasi.
Ez duzu uste izango itzultzen hasteko baimena euki, eta hasi gabe
geratuko garenik, ezta? :-P
Orain itzultzeari ekiten badiogu, Durangorako ez dut uste osorik
amaituko dugunik, beraz bertan ere itzul daitezke zenbait kate.
Baina horrekin batera, ideia ona izan daiteke Durangon
ask.libreoffice.org gunean erantzunak ematen hastea. Ez dakit,
irudikatzen dut norbait Durangoko azokako txoko batean galderak
begiratzen, erantzunak zein diren asmatzen, eta azkenik erantzun horiek
ask.libreoffice.org-en ematen.
Horretarako, ask.libreoffice.org/eu guneak abian egon beharko luke
ordurako, eta jendea dagoeneko galderak egiten hasita. Horrela, bi
proiektuak aldi berean bultzatuko lirateke, askbot-en itzulpena eta
libreoffice-n. Euskarazko bertsioa ez badago, ingelesekoan dauden
galderak erabiliz eman daitezke erantzun batzuk (ingelesez).
Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161113/3e839af3/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago