[Librezale] LibreOffice Laguntza sarean

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Aza 10, 22:02:19, CET 2016


Ea ba, eguneko berriak:

https://ask.libreoffice.org/eu/questions

Atzo Alex, Asier eta hirurak proposatu nituen moderatzaile gisa (jasotako
lehen hiru izenak), baina mezua nahi gabe Asierri bidali nion eta ez posta
zerrendara, barkatu, geroago ere nahi duenak moderatzaile gisa apuntatzeko
aukera izango du (Ander, Gorka...). Gu onartu gaituzte jada.  Euskara ez
dago oraindik onartutako hizkuntzen artean. Itxaron beharko da.

ERABAKI BEHAR DA: https://ask.libreoffice.org/eu/questions helbideko
"questions" hori aldatzea dago eskatuz gero,
https://ask.libreoffice.org/eu/galderak helbidea nahi dugu, ala Calc
programako formuletan bezala jatorrizkoa nahiago dugu? Nik ez dut
preferentziarik.

Bonus: Gure Librezaleko sysadminak sorpresa eder bat prestatu digu... (Zer
da? zer da? Aaaa...)

TRANSIFEX

Transifexeko askbot proiektuan euskara onartu dute:
https://www.transifex.com/askbot/askbot/

(askbot = ask.libreoffice.org gunearen atzean dagoen programa)

Nik itzulpen taldera sarbidea eskatu dut jada, zain nago. Durangon arazoak
ekiditeko eta jendea berehala onartu ahal izateko arduradunen bati idatziko
diot guk jendea onartzeko baimena eskatuz (ea ematen diguten). Inork
Transifexen baimen hori nahi badu, apuntatu proiektura eta esan
Transifexeko erabiltzaile-izena mesedez. Egun batzuk itxarongo dut eskari
hau egiteko.

Nahiko gaurkoz.

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161110/b34a2c31/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago