[Librezale] Mozilla hackatoia Parisen
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.eus
Ast, Aza 10, 11:50:04, CET 2016
10/11/2016 10:30(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi zuen:
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> azaroak 9 21:51):
>>> egungo tresnak prest egongo baitira (Pootle eta Pontoon).
>> Oooh... LibreOffice Pootle erabilita itzultzen da, bai mesedez bai :)
> Ez nahastu bata bestearekin. Pootlek FTL fitxategi-formatua (L20N)
> ulertu ahal izatea eta honen araberako interfaze desberdina
> bistaratzeak ez du esan nahi LibreOfficen aukera hau egongo denik,
> honek PO fitxategiak erabiltzen baititu oraindik orain eta nik
> dakidala ez baitute L20N/FTLra aldatzeko planik.
>
>>> iOS-erako Firefox lokalizatuta dago jada [6].
>> Txalo bat! Honek asko poztuko dituen batzuk ezagutzen ditut (zure galdera
>> zela eta nire inguruan galdetu nuen eta egon badaude Firefox erabiltzen
>> duten ifonero euskaldunak), hurrengo bertsiorako agian?
>>
> Bai bai, datorren bertsioan erabilgarri beharko luke. Noiz da hau? Ba
> mahaigaineko eta Androideko Firefoxekiko ziklo desberdina daramate....
> * Localization freeze: Nov 29
>
> Hortaz abendu hasierako ziurrenik (hauek ere Durangora begira).
>
> Ifonea ez dugunontzat, lokalizazioa berrikusteko pantaila-argazkiak
> ipini dituzte erabilgarri [1].
>
> (Akatsen bat ikusten baduzue, ziurrenik konponduta egongo da,
> pantaila-argazkiak nik lokalizazioa amaitu aurretik atera
> baitzituzten. Baina bestela Pootle zerbitzariko proiektuan [2] eman
> dezakezue akatsen berri zuen proposamenak eginez).
>
>>> Softcatalaren terminologiako tresnak (...) asteburu osoko hackatoi bat
>>> baino apur bat gehiago beharko da :/
>> Zerbait pentsatu beharko genuke teknikoagoak diren proiektuentzat, hau,
>> OsmAnd TTS... Librezale-Teknik hackatoia edo horrelako zerbait, ez dakit.
>> Materiala egon badago, gaitasuna beste kontu bat da.
> Softcatalak behintzat oso aktiboak dira kontu hauetan. Begiratu
> beraien GitHub kontua [3] bestela... Agian guk ere horrelako
> bultzadaren bat behar dugu; jendea eremu eta interes desberdinetatik
> parte hartzera bultzatzeko modua ere bada.
>
>
> Julen.
>
> [1] https://people-mozilla.org/~sarentz/fxios/screenshots/latest/eu/eu/
> [2] http://mozilla.locamotion.org/eu/ios/
> [3] https://github.com/softcatala/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> .
beti bezala eskuak txikitu arte txalo egingo nizuke eta gero belarriekin
txaloka jarraitu. ;-)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago