[Librezale] Webgunearen azaleko Twitter widgetan errepikapenak kendu

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Lar, Aza 5, 09:30:32, CET 2016


Aupa egunon,

Webgunearen azalean dagoen Twitter widgetak, orain konfiguratuta dagoen
bezala, "librezale" hitza dituzten txio guztiak erakusten ditu, baita
bertxioak direnak ere.

Badago modu bat widgeta konfiguratzeko eta errepikapen horiek
saihesteko, baina hori Librezaleren Twitter kontuan egin behar da
zuzenean, ez webgunean.

Librezaleren Twitter kontuaren pasahitza duen norbaitek alda al dezake hori?

"Erakutsi bakarrik txio esanguratsuena" aukera aktibatzea litzateke
aldaketa.

Eskerrik asko.

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago