[Librezale] Urriko proiektuaren balorazioa eta Azaroko Proiektuaren aurkezpena

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Aza 1, 20:08:41, CET 2016


Aupa,

Azkar doa denbora, azkarrago oporrak tarteak dituzunean, eta niri urria
konturatu gabe joan zait.

Ez dugu OsmAnd Phrases itzultzen bukatu, baina nahiko aurreratu da,
zenbakizko balorazio bat hemen:
http://librezale.eus/wiki/Hilabetekoa_aurrekoak

Bost pertsonen ekarpenak egon dira, Gorkak egin zuen lehen ekarpena
hilabeteko proiektuaren testuinguruan eta Gorkak egin du azkena, Alexander
izan da ekarpen gehien egin dituena (uste dut, azken txanpan Gorkak
nahikotxo egin dituelako ere), beste hirurak Txopi, Dabid eta ni izan gara.
Ez da eztabaidarik sortu eta pena bat da badakizuelako borroka
grekoerromatarra oso gustuko dudala.

Hemendik aurrera txiri txiri jarraituko dut egunero itzulpenak egiteko
erreserbatuta daukadan ordu erdi horretan. Gustua hartu dionak jarraitu
dezake, ongi etorria da, baina azaroan fokua WordPress proiektuan jarri
dugu.

Honetan badago epemuga bat, Abenduan kaleratuko da 4.7 bertsioa, esango
nuke zehazki egoera hauetarako dela bereziki egokia Hilabeteko Proiektua.
Ea oraingoan helburua lortzen den.

Inork jakin-mina badu, atzo Aker Beltzari egin nion deiak kale egin zuen,
mongiak faltan eta tortilla txanpiekin egin nuelako izan zela uste dut,
sentitzen dut, lana guk geuk egin beharko dugu.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161101/c351d622/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago