Hilabetekoa aurrekoak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Hilabeteko Proiektua: Aurreko hilabeteetako proiektuak

2016ko urria

2016ko Urrian OsmAnd proiektuari eman genion bultzada bat. Gure helburua Phrases fitxategia itzultzen bukatzea zen. Itzulpena hosted.weblate.org webgunean egin genuen.

5 kide aritu ginen lanean.

Elkarlana sustatzeko helburua lortu zen, baina ez genuen osorik itzultzeko helburua lortu. Hasi ginenean proiektuak 2760 kate zituen, eta hilabete bukaeran 3026 (Kate berriak gehitu ziren). Hasi ginenean 1006 kate zeuden itzulita, hilabete bukaeran 1748 eta 37k proposamen bat zuten (azken hauek onartutako itzulpen bat izan zezaketen edo ez). 1754 kate zeuden itzultzeke hasieran eta 1142 hilabete bukaeran.

2016ko azaroa

2016ko azaroan WordPress proiektuari emango genion bultzada bat, eta gure helburua abenduan argitaratuko den 4.7 bertsioa itzultzen bukatzea zen.

Helburua lortu genuen, WordPress, Twenty Senventeen itxura berria, eta aurkezpen bideoa ere Euskaraz zeuden argitalpen egunerako.

2016ko abendua

2016ko abenduan Askbot proiektua itzuli genuen, LibreOffice erabiltzailekok ask.libreoffice.org gunean euskaraz aritu ahal gaitezen. Proiektu honetarako itzulpen maratoi bat egin genuen Duragoko Azokaren Kabi@n. Proiektua bukatu genuen eta Euskara izan zen itzulitako lehen hizkuntza munduan.

2017ko urtarrila

AnySoft Keyboard Androiderako teklatua izan zen hilabeteko proiektua. Teklatu libre hori hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu. AnySoftKeyboard aplikazioa bera itzuli dugu, Crowdin bitartez. Horrez gain, idatzi ahala proposamenak euskaraz egin ditzan hiztegi bat sortu diogu, Igor Leturiak Firefox OSrako sortutakoan oinarrituz, eta #datraolat funtzioa gehitu diogu (d tekla luze sakatuz idazten da).