[Librezale] Librezalek Telegram supertalde bat behar du?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Mar 17, 11:13:42, CET 2016


Aupa Osoitz,

Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
martxoak 14 22:55):
>
> Oso argi dago zer den Librezale, definizioa ekintzatik etorri da, eta
> zerbitzaria mantentzen laguntzen dutenak, itzulpenen batean parte hartzen
> dutenak, eta lan guzti horren erabilpena egiten dutenak, guztiok osatzen
> dugu nire ustez Librezale.
>
> Guztiok Librezale izanda, beharrak desberdinak dira eta beharren araberako
> komunikazio tresna desberdinak behar direla uste dut.

Inolako zalantzarik gabe. Ildo horretan, ez nuke esango inor Telegram
edo beste era bateko talde bat sortzearen aurka dagoenik.

Kontua nire uste apalean desberdina da ordea: ea quorum nahikorik
dagoen hori hauspotu eta bizirik mantentzeko eta beharrik asetzera
datorren ala ez.

Pertsonalki nire inguruko eta urrunekoen artean inork ez darabil
Telegram, adibidez. Eta honekin ez dut esan nahi ezin funtziona
dezakeenik edo beharrik ez dagoenik; aitzitik, gauza hauek modu
organikoan sortzen direla baizik. Ni ez nintzen Librezaleren
hasiera-hasieran izan baina apustu egingo nuke behar bati erantzunez
modu naturalean "gertatu" zela guztia.

Hortaz, benetako beharra ikusi baduzu, aurrera demonio! Ez duzu inoren
bedeinkaziorik behar ;)

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago