[Librezale] OBS Studio

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Mar 7, 00:41:30, CET 2016


Aupa,

Proposamen batzuk egin ditut nik ere.

Dena ez dago finkatuta eta eskerrak, proiektu batetik bestera
ezberdintasunak daude, sotilki bada ere itzultzailearen estiloa antzeman
daiteke batzuetan, baina ez dut ulertzen hitzak asmatzera ere bultzatzen
dion desberdin izateko behar hori, hizkuntza komunikaziorako tresna bat da,
ulermenik ez badago ez dago hizkuntzarik.

Osoitz


Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko martxoak 6 10:52):

> Egun on,
>
> Duela gutxi deskubritu dut OBS Studio pantailaren bideo-kapturak eta
> transmisioak egiteko software libreko aplikazio multiplataforma. Besteak
> beste bideo-tutorialak egiteko bikaina da.
> Instalatu(1) eta, hara sorpresa, euskaraz dago!... baina, baina.... bai,
> Xabier Aramendik egindako lokalizazio "bitxia".
>
> Lokalizazioa crowdin.com(2) web orrian egina dago. Zuzenketak egin
> dizkiot eta orain behar dena da jendeak hobestea nire lokalizazioa. Egun
> euritsu hauetan hamar minutu ateratzen baduzu izena eman web orrian eta,
> ondo baderitzozu, nire lokalizazioa hobetsi. Hamar minutu baino gehiago
> baduzu nire lokalizazioari errepaso bat ez zaio gaizki etorriko.
>
> Eskerrik asko.
>
> (1) https://obsproject.com/download#linux
> (2) https://crowdin.com/translate/obs-studio/29/en-eu
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160307/a92c03af/attachment-0005.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago