[Librezale] OBS Studio

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Iga, Mar 6, 10:52:28, CET 2016


Egun on,

Duela gutxi deskubritu dut OBS Studio pantailaren bideo-kapturak eta 
transmisioak egiteko software libreko aplikazio multiplataforma. Besteak 
beste bideo-tutorialak egiteko bikaina da.
Instalatu(1) eta, hara sorpresa, euskaraz dago!... baina, baina.... bai, 
Xabier Aramendik egindako lokalizazio "bitxia".

Lokalizazioa crowdin.com(2) web orrian egina dago. Zuzenketak egin 
dizkiot eta orain behar dena da jendeak hobestea nire lokalizazioa. Egun 
euritsu hauetan hamar minutu ateratzen baduzu izena eman web orrian eta, 
ondo baderitzozu, nire lokalizazioa hobetsi. Hamar minutu baino gehiago 
baduzu nire lokalizazioari errepaso bat ez zaio gaizki etorriko.

Eskerrik asko.

(1) https://obsproject.com/download#linux
(2) https://crowdin.com/translate/obs-studio/29/en-eu


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago