[Librezale] TTK checks eta Euskara, ze asmo?
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Mar 21, 23:14:49, CET 2016
Aupa Osoitz!
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
martxoak 19 22:18):
> Aupa Julen,
>
> Translate Tookit proiektuaren githubera hurbildu naiz eskakizun bat idazteko
> asmoz, baina han aktibo zabiltzala ikusita nahiago dut zurekin komentatzea
> lehenbizi.
>
> Kalitate egiaztaketak itzel daude baina positibo eta negatibo faltsu ugari
> dituzte.
Hala da bai, hainbat egiaztapen aplikatzeak zentzu gutxi dauka zenbait
kasutan, hor dago koxka ordea, uneko unitateak askotan ez baitu
testuinguru gehiegi ematen halako hautaketa egiteko. Konturatu zaren
moduan, hizkuntzaren arabera hainbat pertsonalizazio aplikatzeko modua
badago ordea.
> NUMBERS egiaztaketak ez du kontuan hartzen hizkuntza, Ingelesez 1,234.56
> dena Euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan 1.234,56 izan behar du. Zuzen
> dagoena okertzat jotzen du eta oker legokeena zuzentzat.
>
> Era berean, Euskaraz ehunekoak idaztean ikurra aurretik jarri behar da eta
> horrek PRINTF() eta PLACEHOLDERS egiaztaketetan positibo faltsu bat sortuko
> du.
>
> Badakit Pootlen egiaztaketak katez-kate mututu daitezkeela, baina ehunka
> kate dira eta hobea litzateke makina batek egin dezakeena gizakiari
> aurreztea.
Bai, erabat ados.
> Antzerako hainbat eskari ikusi ditut githuben, beraz agian labean zerbait
> egon daitekeela pentsatu dut. Izan ere, Checks TTKtik banatzeko asmoa
> dagoela irakurri dut.
>
> Zuk ba al dakizu gehiago?
Aipatu moduan, hizkuntzek hainbat pertsonalizazio aplika ditzakete
egiaztapen hauetan, esate baterako kakotxak nolakoak diren zehaztu,
aukeran zenbait egiaztapen erabat desgaitu edo egiaztapen-klase
pertsonalizatu bat zehaztu. Euskararen ikuspegitik, programatu gabe
pertsonaliza daitekeena ordea nahiko mugatuta dagoela esango nuke.
Badakit printf-ren egiaztapena puņeteroa dela ehunekoekin, eta
betidanik begiratu nahi izan dut hau euskararako, beste
pertsonalizazio posibleekin batera; bestelako lehentasun eta
motibazioek beti aurre hartu dute ordea.
Edonola ere issue berri bat irekitzeak lagun lezake, egun dauden
arazoak zerrendatu eta espero dugun portaera zehaztuz agian erraz egin
daitezkeen hobekuntzak azalera baitaitezke. Nik dena den egiaztapen
hauen gaineko erdipurdiko ezagutza daukat (ez erabat sakonekoa,
alegia), beraz beste inoren iritzia jaso ahal izatea ere ez dago
soberan.
Erreferentzia modura, egun hizkuntzek inplementatzen dituzten
pertsonalizazioak hemen topa daitezke:
https://github.com/translate/translate/tree/master/translate/lang
Aldi berean, egin daitezkeen pertsonalizazio guztiak `common` moduluan
daude (`checker` interesgarria izan daiteke hemen):
https://github.com/translate/translate/blob/master/translate/lang/common.py
Badakit ez dela arazo guztiak konponduko dituen magiaz beteriko
erantzuna baina hau da dakidana gutxi gorabehera. Hortaz, issue berri
bat zabaltzera gonbidatzen zaitut eta ahal dudan neurrian saiatuko
naiz hor hondar-aletxoa jartzen. Hori egitean, ondo egongo litzateke
baita ere honen atzetik dagoen motibazioa azpimarratzea (adib.
LibreOffice-n tankerako munstro batean kalitate-egiaztapenak benetan
erabilgarri bilakatzea).
Eskerrik asko bide batez gaia mahai gainean jartzeagatik!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago