[Librezale] WordPress Euskadi eta WordPress Euskaraz

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
As, Mar 15, 21:04:29, CET 2016


Lehengoan WordPress Euskadiren antolatzaile batek galdetu zidan ea prest
egongo nintzatekeen WordPress Euskarara itzultzeko proiektu honi buruz eta
itzulpenen nondik-norakoak azaltzeko maiatzean Arrasaten egingo den
WordPress Euskadin.

Printzipioz, zehaztapen gehiagoren faltan baietz esan nion. Beste inork ere
parte hartu nahi badu, edo joateko asmorik badu eta gustura hitz egingo
baluke, esan eta komentatuko dut antolatzailearekin.


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160315/11e57473/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago