[Librezale] tresnen tresna
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Al, Ots 29, 21:21:21, CET 2016
Hara! Distro tematikoak egitearen moda pasatuta zegoelakoen nengoen, baina
honek itxura ederra du.
ALDE
- Eskuragarri dauden tresnak erraz ezagutzeko baliabide interesgarria da.
- USB memoria persistentziarekin konfiguratuz gero lantokia poltsikoan
eramateko balio lezake. Offline eta online tresnak erabiltzearen arteko
zerbait.
- Software librea Windows edo Mac-en erabiltzen duenarentzat Linux
frogatzeko aitzakia izan daiteke.
KONTRA (EDO)
- Halako proiektuak denboran zehar mantentzeko ohitura gutxi dago
zoritxarrez, Dynebolic bezalakoak aparteko kasuak dira.
- USB giltzak, boligrafoak, txiskeroak eta aterkiak irensten dituzten zulo
beltzak daude, froga enpirikoak dauzkat.
- Ziur aski ez da erabat Euskaraz egongo eta gure baliabide eskasak
desbideratzeko tentazioa izan daiteke (Ala parte hartzeko gogoa izanda
proiektu interesgarririk aurkitzen ez duen batentzat aukera eder bat).
Hori guztia balantzan jarrita, nik ALDE bozkatuko dut.
Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160229/2d1da3ce/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago