Hara! Distro tematikoak egitearen moda pasatuta zegoelakoen nengoen, baina honek itxura ederra du.

ALDE

- Eskuragarri dauden tresnak erraz ezagutzeko baliabide interesgarria da.

- USB memoria persistentziarekin konfiguratuz gero lantokia poltsikoan eramateko balio lezake. Offline eta online tresnak erabiltzearen arteko zerbait.

- Software librea Windows edo Mac-en erabiltzen duenarentzat Linux frogatzeko aitzakia izan daiteke.

KONTRA (EDO)

- Halako proiektuak denboran zehar mantentzeko ohitura gutxi dago zoritxarrez, Dynebolic bezalakoak aparteko kasuak dira.

- USB giltzak, boligrafoak, txiskeroak eta aterkiak irensten dituzten zulo beltzak daude, froga enpirikoak dauzkat.

- Ziur aski ez da erabat Euskaraz egongo eta gure baliabide eskasak desbideratzeko tentazioa izan daiteke (Ala parte hartzeko gogoa izanda proiektu interesgarririk aurkitzen ez duen batentzat aukera eder bat).

Hori guztia balantzan jarrita, nikĀ  ALDE bozkatuko dut.

Osoitz