[Librezale] Blender programaren itzulpena
Ander Martínez
dwarfnauko a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 08:15:05, CET 2016
Aupa,
Beste inork erantzun ez duenez, hona nire iritzia.
Blender itzultzeak baditu zenbait onura. Gettext erabiltzen dute eta hortaz
itzultzeko modua nahiko estandarra da. Gainera ondo itzultzeko modua ondo
azalduta daukate [0]n. Zuen helburua baldin bada ikastea nola egiten diren
itzulpenak teknikoki, aukera ona da (alde horretatik).
[0] http://wiki.blender.org/index.php/Dev:Doc/Process/Translate_Blender
Bestalde, zenbait alde txar ikusten dizkiot. Hasteko, Blender eskerga da,
aukera eta menu pilarekin. Gainera, hitz tekniko asko erabiltzen ditu;
euskara erraza ez dutenak. Uste dut, gozoak pasako dituzuela itzultzeko,
azkenean ekiten badiozue. Honetaz aparte, Blender erabiltzen dutenek
normalean maila tekniko altua dute (Blender erabiltzeko behar da) eta
askotan erdaraz edo euskaraz baino inglesez nahiago izango dutelakoan nago.
Hau esanda, saiatzera animatzen zaituztet. Hoberena beti izaten baita
motibatzen zaituzten aplikazioak itzultzea. Gainera, gorriak ikustetik
dator eskarmentua azkarren.
Ondo segi,
Ander
PD: Okerreko helbidetik bidali det lehen mezua eta errebotean itzuli zait.
Tartean Mikel aurreratu egin zait erantzuten, baina uste dut nire mezuak
berak esandakoa osatzen duela.
Ander Martínez<ander.basaundi a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko otsailak 18 16:10):
> Mikel aurreratu egin zait, baina uste dut nire mezuak berak esandakoa
> osatzen duela.
>
> Ander Martínez<ander.basaundi a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko otsailak 18 16:08):
>
> Aupa,
>>
>> Beste inork erantzun ez duenez, hona nire iritzia.
>>
>> Blender itzultzeak baditu zenbait onura. Gettext erabiltzen dute eta
>> hortaz itzultzeko modua nahiko estandarra da. Gainera ondo itzultzeko modua
>> ondo azalduta daukate [0]n. Zuen helburua baldin bada ikastea nola egiten
>> diren itzulpenak teknikoki, aukera ona da (alde horretatik).
>>
>> [0] http://wiki.blender.org/index.php/Dev:Doc/Process/Translate_Blender
>>
>> Bestalde, zenbait alde txar ikusten dizkiot. Hasteko, Blender eskerga da,
>> aukera eta menu pilarekin. Gainera, hitz tekniko asko erabiltzen ditu;
>> euskara erraza ez dutenak. Uste dut, gozoak pasako dituzuela itzultzeko,
>> azkenean ekiten badiozue. Honetaz aparte, Blender erabiltzen dutenek
>> normalean maila tekniko altua dute (Blender erabiltzeko behar da) eta
>> askotan erdaraz edo euskaraz baino inglesez nahiago izango dutelakoan nago.
>>
>> Hau esanda, saiatzera animatzen zaituztet. Hoberena beti izaten baita
>> motibatzen zaituzten aplikazioak itzultzea. Gainera, gorriak ikustetik
>> dator eskarmentua azkarren.
>>
>> Ondo segi,
>> Ander
>>
>>
>> Miriam Rico<mrico006 a bildua ikasle.ehu.es> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> otsailak 16 00:05):
>>
>>> Kaixo librezale,
>>>
>>> EHU-ko informatika fakultateko bi ikasle gara eta Hizkuntzalaritza
>>> Aplikatuko ikasgaian aplikazio bat itzultzea eskatu digute. Interesgarria
>>> iruditu zaigu Blender aplikazioa itzultzea ez baitugu aurkitu antzeko
>>> programarik euskarara itzulita. Zer iruditzen zaizue gure aukeraketa?
>>>
>>> Irakasleak zuekin harremanetan jartzeko gomendatu digu, horrelako
>>> proiektuetan sartuta zaudetelako.
>>>
>>> Besterik gabe
>>>
>>> Ainhize eta Miriam.
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160218/c09b9542/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago