[Librezale] Blender programaren itzulpena

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ast, Ots 18, 07:52:10, CET 2016


Miriam Rico<mrico006 a bildua ikasle.ehu.es> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko otsailak 15 16:05):
> Kaixo librezale,
>
> EHU-ko informatika fakultateko bi ikasle gara eta Hizkuntzalaritza
> Aplikatuko ikasgaian aplikazio bat itzultzea eskatu digute. Interesgarria
> iruditu zaigu Blender aplikazioa itzultzea ez baitugu aurkitu antzeko
> programarik euskarara itzulita. Zer iruditzen zaizue gure aukeraketa?
>
> Irakasleak zuekin harremanetan jartzeko gomendatu digu, horrelako
> proiektuetan sartuta zaudetelako.
>
> Besterik gabe
>

Aupa!

Ba Blender itzultzera animatzen bazarete, bikain. Azken batean,
Librezalen bakoitzak lokalizatzen du nahi duen software-a bere nahien,
beharren eta ahalmenen arabera. Lokalizazioaren inguruan biltzen garen
norbanako taldea besterik ez gara. Ez dago zuzendaritzarik itzulpenak
onartzeko edo itzuli beharreko aplikazioak zeintzuk diren adierazteko.
Aurrera beraz. :P

Imajinatzen dut Blenderrek, aplikazio nahiko zehatza izanik, hiztegi
tekniko aldetik konplexutasun puntu bat izango duela, baina
imajinatzen dut hori ere zuek kontuan izango zenutela.

Jarraian, gure wikian dauden zenbait baliabideren loturak jartzen
dizkizuet, erabilgarriak izango zaizkizuelakoan aplikazioak
lokalizatzeko:

Lokalizazio gida: http://librezale.eus/wiki/Lokalizazio-gida
Estilo liburua: http://librezale.eus/wiki/Estilo-liburua
Itzulpen memoriak: http://librezale.eus/wiki/Librezaleren_itzulpen-memoriak

Eta Librezale zer den hobeto ulertzeko:
http://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F

Edozein duda edo galdera izanez gero galdetu lasai posta zerrenda
honetan. Zorte pixka batekin, posta honi baino bizkorrago erantzungo
du norbaitek.

Animo eta ongi etorri,

-- 
mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago