[Librezale] Gabonetan juntadizoa
Dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Ost, Abe 28, 11:56:46, CET 2016
Egunon guztioi,
Jatorrizko mezua: ar., 2016-12-27 16:33 +0100, egilea: Txopi
> al., 2016.eko aberen 26a 20:50(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
> zuen:
> > Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> > abendua 23 15:01):
> >> Niretzat egunik egokienak 26, 29, 30, 7 eta 8
> >
> > Inork bestelako proposamenik?
> >
> > 26 ezinezkoa da jada. Ni behintzat 7tik aurrera ez nago. Beste biak
> > ondo, 29an agian nahiago. Urtarrilak 2, 3, 4 ere ondo.
> >
> > Julen.
>
> Kaixo:
>
> Nik orain arte ez dut ezer esan geratzeko betarik ez dudalako. Dauzkadan
> egun libreetarako plana egin dugu dagoeneko eta ezinezkoa zait
> Librezaleokin batzea. Haurrak gehiago hazi arte Gabonetako oporretan ez
> zait tarterik geratzen ia beste ezertarako...
>
> Baina gera zaitezte zuek! Durangoko azokan bazegoen batzeko gogoa eta
> gogo horri bidea ematea primeran egongo zela uste dut. Erantzuten ez
> dutenak lanpetuta egongo dira. Gertatu zuek eta konspiratu askatasun
> osoz! ;-)
>
> Goraintziak eta neguko solstizioa ospatzen dutenei egun onak pasa.
29a bihar denez, agian 30ean gera gintezke.
Datorren astean ez dakit nola ibiliko naizen, dena den egokiena data bat
jartzea dugu.
Neu 30 edo 2aren aldekoa naiz :)
Gero arte,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago