[Librezale] Gabonetan juntadizoa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Abe 27, 16:33:28, CET 2016


al., 2016.eko aberen 26a 20:50(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> abendua 23 15:01):
>> Niretzat egunik egokienak 26, 29, 30, 7 eta 8
> 
> Inork bestelako proposamenik?
> 
> 26 ezinezkoa da jada. Ni behintzat 7tik aurrera ez nago. Beste biak
> ondo, 29an agian nahiago. Urtarrilak 2, 3, 4 ere ondo.
> 
> Julen.

Kaixo:

Nik orain arte ez dut ezer esan geratzeko betarik ez dudalako. Dauzkadan
egun libreetarako plana egin dugu dagoeneko eta ezinezkoa zait
Librezaleokin batzea. Haurrak gehiago hazi arte Gabonetako oporretan ez
zait tarterik geratzen ia beste ezertarako...

Baina gera zaitezte zuek! Durangoko azokan bazegoen batzeko gogoa eta
gogo horri bidea ematea primeran egongo zela uste dut. Erantzuten ez
dutenak lanpetuta egongo dira. Gertatu zuek eta konspiratu askatasun
osoz! ;-)

Goraintziak eta neguko solstizioa ospatzen dutenei egun onak pasa.

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago