[Librezale] Urtarrileko proiektua erabaki dezagun

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Abe 27, 22:00:06, CET 2016


> Kontuan hartuta uatxap erabilera gizartean/gazteengan, euskaraz idazteko
animatzera ez legoke bat ere gaizki anysoft keyboard horrek euskaraz
idazten laguntzen badu.

Hiztegi bat sortzea ez dirudi oso zaila denik:

https://code.google.com/archive/p/softkeyboard/wikis/BinaryDictionaries.wiki

Lehen urratsa hitzen maiztasunen zerrenda bat sortzea da. Goiko lotura
horretan proposatu bezala nik bat egin dut Wikipediaren dump bat erabilita,
baina emaitza ez da oso ona, "txantiloi" da hitz erabiliena eta ingelesez
dauden hitzak agertzen dira ere (child, cite...)

Kontua da lan hori eginda dagoela, eta Corpus hobe batetik abiatuta, Igor
Leturiak egin zuen Firefox OS sistemarentzat, Suposatzen dut lizentzia
libre bat izango duela:

http://librezale.eus/pipermail/librezale/2015-May/006280.html

Inork ba al daki non aurkitu daitekeen fitxategi hori? (Julen?)

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161227/6b0d7403/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago