[Librezale] FSFE-ren "There is no cloud, just other people's computers" euskaratu
Dabid
dabid a bildua laborategia.net
Lar, Abe 10, 16:26:01, CET 2016
Kaixo Librezaleok,
Telegram taldean komentatu dugun moduan cloud kontzeptuaren itzulpena
adostea, edo behintzat honen inguruan hausnartzea ondo legoke.
Hack.in#badakigu-n FSFE-ren "There is no cloud, just other people's
computers" pegatarekin gauza pare bat egitea pentsatu dugu: gure Twitter
burua aldatu eta 38mm-tako txapa batzuk egitea (azkenean txapena egitea
adosten badugu hemendik komentatuko dut).
Tira, harira, FSFE-ko webgunean "laino" hitzarekin jaso zen itzulpena
<https://twitter.com/3albers/status/807570596741660672> eta Iņigo
Zendegik beste bigarren itzulpen bat bidali zien arren, ez zen jaso.
Edonola ere, gaur berriz Twitter bitartez helarazi die eta aldatu dute
<https://wiki.fsfe.org/Migrated/KnowledgeBase/PromotionMaterial/noCloud>.
Beraz, nola uste duzue itzuli beharko genukeela "There is no cloud, just
other people's computers"?
Orain arte hurrengo aukerak jaso dira (baten bat utzi badut mesedez
gehitu esazue):
* Ez da hodeirik existitzen, beste batzuen ordenagailuak dira.
* Ez dago hodeirik, beste pertsona batzuen ordenagailuak baino ez.
* Ez dago hodeirik, beste pertsonen ordenagailuak besterik ez.
o Azken hau hemen luzatzen dudan proposamena da.
Ea gai garen gure ustez itzulpen onena dena FSFE-ra bidaltzeko.
Zer dio herri libreak?
Ondo segi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161210/f1236a9c/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago