[Librezale] Nola itzuli ‘email’ euskarara? (Lehen: WordPress glosarioa)

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Abe 9, 22:36:19, CET 2016


Nork ez du maite demokrazia nahiz ta leher dadin esku artean?

https://modernballots.com/ guneak (kodea githuben) Schulze metodoa
erabiltzen du, Debian eta beste proiektu libre askok erabakiak hartzeko
darabilten metodoa da, non aukera guztietatik bakarra aukeratu ordez
jendeak aukeren arteko lehentasun bat ezartzen duen eta #diotenez,
erabakitzeko metodo hobe bat da.

Bertan galdaketa bat sortu dut gai amaiezin honen inguruan, nire asmoa ez
da Librezalek erabaki ofizial bat har dezala, baina jendearen iritziei
tenperatura hartzeko ariketa bezala interesgarria iruditzen zait.

Ez dakit dauden iritzi guztiak jarri ditudan, baten bat falta bada zuzenean
gehitzea dago:

https://modernballots.com/elections/aaok28r7/vote/

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161209/7c880891/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago