[Librezale] Durangoko balorazio pertsonala

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Abe 9, 20:49:41, CET 2016


>
> Denboraz larri jaso genuen gonbita, eta horizontala, irekia eta eztabaidan
>> oinarritutako talde batean egin behar ez dena egin nuen, erabakia nik hartu
>> guztien izenean, aukera errepikaezina iruditzen zitzaidan guztion gogoan
>> dagoela uste dudan Librezaleren berrizte saiakera baterako, eta barkatzen
>> didazuelakoan nago.
>>
>
​Ez dut uste barkamena eskatu behar duzunik. Alderantziz, zuri eskerrak
emateko kontua izan da.​ Zeuk aurrerako lehen urratsa eman izan ez bazenu,
besteok egun pozgarri hori gabe geratuko ginen.

Eskerrak eman dizkiezu, taldearen izenean, Teketen, Nagore, Eņaut, Pospolos
eta enparauei...

   *+1*

Oso ondo moldatu zineten Asier eta biok zuzenean, urduri egon zinela esaten
baduzu ere, kameren aurrean eskarmentu handia daukatenak bezain ondo
moldatu zinen. Edo hobeto. Eta Asier ere bai.

https://youtu.be/N4IzgMIQn2g?t=11m20s

Maratoia azkar pasatu zen. Lokalizazio lan kontuetan betidanik izan dudan
fantasiarik aitorrezinena bete zitzaidan: alboan assar bat izatea zalantza
guztiak galdetzeko, komentatzeko. (Pantailan Euskalbar eta alboko jarlekuan
assar; kateak euskaratzeko egoera perfektua ;-)

Ea besteren batean berriro elkartzen garen. Zuek bezalako liderren
jarraitzaile izatea gozamena da. Eta beti ikasten da zerbait.

Eutsi goiari!

​​--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161209/c0902c1b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago